Gernika-Lumok Urriko Azken Astelehena ospatuko du astelehen honetan
310 postu izango dira 650 urte baino gehiagoko historia duen Euskal Herriko merkatu tradizional garrantzitsuenetako bat.
Urriko Azken Asteleheneko azoka. Argazkia: EFE.
Gernika-Lumok Urriko Azken Astelehena ospatuko du astelehen honetan, urriaren 27an. Aurten ere, 310 postu, erakusketak, erakustaldiak eta kultur eta kirol jarduerak izango dira 650 urte baino gehiagoko historia duen merkatu tradizionalari kolorea emateko.
Artisautza postuak (56) izango dira aurten ugarienak, ogia eta euskal pastela (42) eta gazta (38) eskainiko duten postutxoekin batera. Horiez gain, ezti-postuak (16), txakolin-postuak (16), kontserba-postuak (7), nekazaritzako makina-postuak (11), patata-postuak (8), erroskilla-postuak (5), sagardo-postuak (7) eta landare apaingarrien postuak (1) izango dira.
Postu gehienak Artekale kalean egongo dira (66), baina Pasealekuan (56), San Juanen (32), Domingo Alegrian (20), Alhondigan (2), San Juan Ibarran (21), Juan Calzada kalean (30), Industrian (40) eta Ocho de Enero kalean (20).
Bestalde, 8 txosna egongo dira Foruen plazan, Pasealekuan, Saraspen, Adolfo Uriosten eta Ciutat de Berga kalean kokatuko dira.
Horrenbestez, Euskal Herriko nekazaritza azokarik garrantzitsuenetarikoaz gozatzeko aukera izango da astelehen honetan ere Gernikan. Urtero bezala, milaka pertsona bilduko dira bertan, kalitate bikaineko produktuak dastatzen.
Berritasunak
Aurtengo edizioak nobedadeak ere izango ditu. Horietako bi ekoizleen kokapen zehatza ikusteko mapa digitala (QR kode baten bitartez ikusi ahalko da) eta frontoi birtuala izango dira.
Kultur jarduerak
Egunean zehar, hainbat lehiaketa eta kultur ekitaldi izango dira Gernika-Lumoko Udalak antolatuta.
Urtero legez, lehiaketak ere ez dira faltako, eta teknikari espezializatuz osatutako epaimahaiak izango dituzte barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta lehiaketek.
Bestalde, kultur emanaldiek ere bere lekua izango dute bertan, hala nola bertsolarien erakustaldia (Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita) eta zesta-puntako partidak Jai Alai frontoian.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Baionako Xingar Feria beste data batzuetan egingo da 2026an, jendetza murrizten saiatzeko
Hitzordua apirilaren 23tik 26ra bitartean izango da, Aste Santuko opor garaitik kanpo, azken urteetako bisitari kopurua jaisten saiatzeko, delituak eta eragozpenak areagotu egin baitira azken edizioetan.
Olarizun inauguratu berri duten labirintoak polemika piztu du Gasteizen
4.000 metro karratuko eta 400.000 eurotik gorako labirintoa inauguratu dute Gasteizen baina hasierako proiektuarekin zerikusirik ez duela azpimarratu dute askok. Udal ordezkariek diote, hala ere, denbora beharko duela proiektuak bere osotasunera iristeko.
Valentziako telebista publikoko langileek kritikatu dute Mazonen aurkako manifestazioaren ordez zezenketa bat eman izana
Beharginek argitaratu duten Idatzi anonimoarekin bat egin dute, halaber, PSPV, Compromis eta Ens Uneix alderdiek eta zenbait sindikatuk ere. A Punt-eko enpresa batzordeak zuzendariaren eta zuzendaritza talde osoaren dimisioa eskatu du, bestalde.
Milaka pertsona bildu dira Andaluziako Gobernuaren aurrean, bularreko minbiziaren baheketan izandako akatsak salatzeko
Amama Sevilla elkarteak atzerapenak eta akatsak salatu dituzte detekzio goiztiarreko programan, eta baliabide gehiago eskatu dituzte osasun publikorako.
Aste hasieran helduko dira Hego Euskal Herrira gaixotasun larriak dituzten Gazako haurrak
Euskadira bost ume iritsiko dira; horietako bi Donostiako ospitalera emamango dituzte, beste bi Gurutzetara, eta azkena Basurtura. Ziurrenik asteartean helduko dira.
Hiru pertsona etxetik atera dituzte Gordexolako etxebizitza batean izandako suteagatik
Sutea 12:30 aldera hasi da, Las Llanas auzoan, eta kalte material handiak eragin ditu etxe batean, baina ez da inor zauritu. Ikerketa abiatu dute sua nola piztu den argitzeko.
EDE Fundazioak Guruzu jatetxe solidarioa ireki du Bilbon
Guruzu Bilboko jatetxe berrian, 12 langile ari dira lanean, horietako 6 gizarteratze kontratuarekin. Lan mundurako prestakuntza ematea da proiektuaren helburua. Bilboko Indautxu auzoaren bihotzean dagoen espazioak 60 lagunentzako lekua du. Eguneko menuaren ohiko prezioa 21 eurokoa izango da, baina menu solidarioak ere badituzte.
Pertsona bat atxilotu eta beste bat ospitaleratu dute Eibarren goizaldean izan den borrokaldi baten ondorioz
Zauritua Mendaroko ospitalera eraman dute, ebakiak baitzituen, eta atxilotua epailearen esku utzi dute jada.
Sexu-esplotaziorako sare transnazional bat desegin dute
Erregistroak egin dituzte Tuteran eta Irunen, eta baita Iberiar penintsulako beste bi hiritan ere.