JAI GASTRONOMIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionako Xingar Feria beste data batzuetan egingo da 2026an, jendetza murrizten saiatzeko

Hitzordua apirilaren 23tik 26ra bitartean izango da, Aste Santuko opor garaitik kanpo, azken urteetako bisitari kopurua jaisten saiatzeko, delituak eta eragozpenak areagotu egin baitira azken edizioetan.

Feria del Jamón Baionako xingar feria
Urdaiazpiko Azokaren sustapen-irudia. Argazkia: Baionako Turismo Bulegoa

Baionako Udalak jakitera eman duenez, Xingar Feriaren 563. edizioa 2026ko apirilaren 23tik (osteguna) 26ra ospatuko da, "Aste Santuaren eta Pazko astearen ondoren, eta oporretatik kanpo".

Neurri horrekin, azken urteetako bisitari oldea "gutxitu" nahi dute. Azken edizioan 410.000 eta 430.000 pertsona artean bildu ziren egun horietan Baionan, eta delituek zein bestelako eragozpenek gora egin zuten.

Horregatik, Udalak "gero eta ezagunagoa den ekitaldi baten kontrola berreskuratu" nahi du, eta 1462an, lehen aldiz jaia ospatu zenean, horrelako topaketa bat bultzatzeko izan zuten "espirituarekiko ahalik eta errespetu handienarekin" jokatu nahi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X