Pertsona bat atxilotu eta beste bat ospitaleratu dute Eibarren goizaldean izan den borrokaldi baten ondorioz
Zauritua Mendaroko ospitalera eraman dute, ebakiak baitzituen, eta atxilotua epailearen esku utzi dute jada.
Pertsona bat zauritu dute eta beste bat atxilotu dute gaur goizaldean Eibarren (Gipuzkoa) izan den borrokaldi batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Udaltzaingoak goizaldeko hirurak aldera izan du borrokaldiaren berri.
Bertaratu diren agenteek pertsona bat atxilotu dute horrekin lotuta, eta epailearen esku utzi dute jada.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta lesioak egotzita atxilotu du susmagarria.
Zauritua, berriz, Mendaroko ospitalera eraman dute zauriak artatzera. Segurtasun Sailak adierazi du zaurituak ebakiak dituela, baina ez dakite zerekin egindakoak diren.
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tunela, itxita: eragozpen nagusiak, bide alternatiboak eta aholkuak
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du, "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurretik izan zenaren berdina izan ez arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko