Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Shigellosi agerraldi batek alarmak pitzarazi ditu Bilbon

Eusko Jaurlaritzak bost kasu atzeman ditu Bizkaiko hiriburuan, eta hiru kasu ikertzen ari da.

(Foto de ARCHIVO)

Servicio de Urgencias en el hospital de Urduliz (Bizkaia)



EUROPA PRESS

25/3/2022
Urdulizko Ospitalea, Bizkaia. Argazkia: Europa Press.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak shigellosi agerraldi baten berri eman du, Bilbon. Momentuz, bost kasu atzeman dituzte, eta hiru ikertzen ari dira. Jaurlaritzak higiene neurriak indartzea eskatu du.

Shigellosia hesteetako infekzio akutua da, gorotz eta aho bidez transmititzen dena, batez ere. Sintomarik ohikoenak sukarra eta beherakoa dira.

Normalean, gaixotasuna berez desagertzen da, 4-7 egun igaro eta gero.

Kasuak atzeman diren unetik, Osasun Sailak eta Bilboko Udalaepidemiologia- eta elikadura-ikerketa aktibatu dute. Horrekin batera, prebentzio-neurriak indartzea eskatu dute.

Momentuz, bost kasu baieztatu dira; hala ere, beste hiru ikertzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du oinarrizko higiene-neurriak indartzea garrantzitsua dela; adibidez, eskuak garbitzea, infekzioa hedatzea saihesteko.

Prebentzio-neurriak

Osasun Sailak partekatu ditu shigellosiaren infekzioa prebenitzeko neurri batzuk, eta gomendioak jarraitzearen garrantzia azpimarratu du:

  • Eskuak maiz garbitu, urarekin eta xaboiarekin, bereziki komunera joan eta pixoihalak aldatu ondoren, eta elikagaiak manipulatu aurretik.
  • Norberaren higienerako tresnak eta elementuak ez partekatzea, eta gainazalak garbi eta desinfektatuta daudela ziurtatzea.
  • Elikagaiak eta ura hartzeko modukoak direla, eta tratatuta daudela bermatzea.
  • Beherakoa agertzen denean, guztiz osatu arte lan-ingurunera ez joatea gomendatzen da. Sukarra edo gorotzean odola detektatuz gero, funtsezkoa da osasun-zentrora joatea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Agentes de la Policía Municipal de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por POLICIA MUNICIPAL DE BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/8/2022
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"

Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X