TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak A-8 errepidean Bilbon, Donostiarako noranzkoan, hainbat autok istripua izan dute eta

Istripua Zorrotzako bihurguneetan gertatu da 3 autoren artean eta gutxienez 2 pertsona zauritu dira. Auto-ilarak 4 kilometrokoak dira.

Istripuaren irudia. Argazkia: Segurtasun Saila.

Bi pertsona zauritu dira A-8 errepidean, Bilbon, hainbat autoren arteko istripuan. Ezbeharraren ondorioz, 4 kilometroko auto-ilarak sortu dira Donostiarako noranzkoan.

Istripua Zorrotzako bihurguneetan gertatu da, 120. kilometroan.

Hiru autok elkar jo dute eta bi pertsona zauritu dira. Anbulantziak tokian lanean ari dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X