Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8ko sarbidea bost gauez itxiko dute Zarautzen, ordainlekuetan lanak egiteko

Mozketak astelehenetik ostiralera egingo dira, 22:00etatik 06:00etara.

zarautz-ordainlekua-peaje-colas-auto-ilarak

AP-8 autobideko ordainlekua Zarautzen. Artxiboko argazkia.

AP-8 autobideko sarbidea itxita egngo da hurrengo bost gauetan Zarautzen, Bilbo eta Gasteizera bidean, ordainlekuak berritzeko lanak egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, mozketak astelehenetik ostiralera egingo dituzte, 22:00etatik 06:00etara.

Donostiarako sarrera eta Zarautzerako irteerak, berriz, irekita egongo dira.

Ordu tarte horretan, Zumaia-Zestoako ordainlekuraino N-634 eta GI-631 errepideak erabiltzeko gomendatu du Aldundiak, bertan baitu AP-8 autobideak hurrengo sarbidea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X