GARRAIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaia Zubiko garraio-zerbitzua eten dute, hilaren 22ra arte, ontziko kableak aldatzeko

Zerbitzuak funtzionatzen ez duen bitartean, itsasadarraren alde batetik bestera zeharkatzeko txalupa-zerbitzua indartu egingo da, eta bi ontzi ibiliko dira 06:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera.

18:00 - 20:00

Zubi Esekiaren artxiboko irudia.

Bizkaia Zubiko garraio-zerbitzua bertan behera geratu da, astelehen honetatik, azaroak 3, hilaren 22ra arte, ontziari eusten dioten 18 kableak aldatzeko lanak direla eta.

"Berebiziko garrantzia duen jarduera da, orain arte bezala, zerbitzu segurua eta kalitatezkoa ematen jarraitzeko", azaldu du enpresak.

Portugalete eta Getxo lotzen dituen transbordadorearen zerbitzua asteleheneko 06:00etan etengo dute, eta hilaren 22an hasiko da berriro martxan, 06:00etan.

Etenaldia dela eta, itsasadarraren alde batetik bestera joateko txalupa-zerbitzua indartu egingo da, eta bi ontzi arituko dira, 06:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, larunbatetan, eta 09:00etatik 22:00etara, igandeetan.

Era berean, Bizkaia Zubiak minibus zerbitzua emango du igandetik ostiralera, gauerdian eta goizaldeko ordu batean Getxotik eta 00:30ean eta 01:30ean Portugaletetik abiatuta. Zerbitzu hori erabiltzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik txartela zubiko saltokietan erostea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X