Hizkuntza Ofizialen Kontseilu berria eratu da, "forma eta funtsa" aldatuta
Kideak berritu ditu, eta nobedade nagusienetako bat da kontseilura batuko direla autonomia erkidegoetako hizkuntza politika sailetako ordezkariak.
Hizkuntza Ofizialen Kontseiluaren bilera, gaur, Miramar Jauregian (Donostia). Argazkia: EHU
Hizkuntza Ofizialen Kontseilu berria eratzeko bilera hartu du gaur Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Donostiako Miramar Jauregian egin den ekitaldian. Osaera berria izango du erakundeak, orain artekoa baino ordezkaritza zabalagoarekin: besteak beste, autonomia erkidegoetako hizkuntza politika sailetako ordezkariak, hizkuntzen akademiak eta institutuak batuko dira kontseilura.
Joan den irailean argitaratu ziren Estatuko Aldizkari Ofizialean izendapenak, eta gaurko ekitaldiarekin, erabat osatu da. EHUk azaldu duenez, "zeharo" eraldatu dira Hizkuntza Ofizialen Kontseiluaren "forma eta funtsa". Orain arte, Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariek osatzen zuten erakundea.
Abiatu duen aro berri honetan, erakundearen helburu nagusia izango da hizkuntza ofizialen inguruko legedia —Espainiako Konstituzioan zein erkidegoetako estatutuetan jasota dagoena— bete egiten dela bermatzea. Nazioarteko akordioei ere erreparatuko diete, herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzeko. Modu horretan, Estatuko Administrazio Orokorrarekin herritarrek dituzten hartu-emanetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea bermatu nahi da, bereziki, hizkuntza ofizial bat baino gehiago dituzten erkidegoetan.
Gutxienez, urtean behin bilduko da Hizkuntza Ofizialen Kontseilua, eta bere egitekoen artean dago Espainiako Estatuko “hizkuntza aniztasunaren aldeko balioak” zabaltzea.
17 urteko ibilbidea
Espainiako Gobernuak 2008an jarri zuen martxan Hizkuntza Ofizialen Kontseilua, "herritarren hizkuntza-eskubideei arreta hobea emateko”, eta 2018an gonbidatu zituzten aurrenekoz erkidegoetako ordezkari politikoak eta hizkuntzekin lotutako erakundeak kontseilura. Orain arte, iritzi-emaile gisa aritu dira azken horiek, eta, gaurtik, ordezkaritza izango dute egituran.
Gaurko ekitaldian, besteak beste, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Jabi Arakama Nafarroako Euskarabideko zuzendaria izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Luciaren amesgaiztoa: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuzko etxebizitza bategatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez beste zortzi pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko da Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.