ADMINISTRAZIO-ZEHAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkutatutako gailuak baliatuta gidabaimen-azterketan kopiatzen saiatu diren bi lagun harrapatu dituzte Bilbon

Agente batzuk ohartu ziren bi gizonek jarrera urduria eta antinaturala zutela, eta bularra ordenagailuaren pantailaren ondoan zutela azterketa egin bitartean.

gida baimena carne conducir

Polizia Nazionalak bi gizon harrapatu ditu, Bilbon, ezkutuko gailu teknologikoez baliatuta gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa egiten.

Agenteak jabetu ziren bi gizonek jarrera urduria eta antinaturala zutela, eta bularra ordenagailuaren pantailaren ondoan zutela, une oro.

Azterketa amaitu ondoren, poliziek beren jarreraz galdetu zieten bi gizonei eta oso gaztelania "gutxi" hitz egiten zuten, Polizia Nazionalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Hala ere, agenteek behatxulo moduko bat ikusi zuten alkadoren aurrealdean, eta kolkoan telefono mugikorrak zituzten, deia egiten.

Bi gizonek baieztatu zuten telefonoak pertsona batek eman zizkiola, azterketa egiteko behar ziren alkandora eta jarraibideekin batera.

Agenteek gailu txiki bat eta mikroaurikular batzuk ere aurkitu zituzten bien poltsikoetan, baina ezin izan zituzten atera, belarrietan oso sakon sartuta zituztelako.

Horregatik guztiagatik, Trafiko Unitateko arduradunek 500 euroko eta 6 hilabeteko administrazio-zehapenaren proposamena egin zituzten, eta ezin izango dira azterketa horretara berriro aurkeztu denbora horretan. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X