Gaur hasiko da Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa, 4,75 milioi euro bereganatzea leporatuta
Fiskaltzak 7 urteko espetxe-zigorra eskatu du.
Fernando Izaguirre Bizkaiko DYAko presidente ohia epaitzen hasiko dira astearte honetan, gobernuz kanpoko erakundearenak ziren 4,75 milioi euro bereganatzea leporatuta. Fiskaltzak eskatu du akusatu nagusiak 7 urteko kartzela zigorra bete dezan, iruzurra egitea egotzita.
Epaiketa 09:30ean hasiko da, Bizkaiko Lurralde Auzitegian.
Izaguirrek ibilbide luzea egin zuen Bizkaiko DYAn, eta 2016tik 2021era presidente izan zen.
Haren ondoren sartu zen zuzendaritzak barne auditoria bat egitea agindu zuen, eta irregulartasunak antzeman zituen diru-kontuetan. Ondorioz, Izaguirreren kontrako kereila aurkeztu zuen.
2022an kasua lehertu zenean Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zuzendaria zen, eta dimititu zuen.