PROTOKOLO BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko udalekuek euren jarduerari buruzko "erantzukizunpeko adierazpena" sinatu beharko dute

Bernedon gertatutakoaren ondotik, Eusko Jaurlaritza, hiru aldundiak eta EUDEL udalekuei buruzko protokolo berri bat ari dira lantzen. 

Bernedoko udalekuak colonias de Bernedo

Bernedoko udalekuak egiten diren etxea, artxiboko argazkia. Foto: EFE

Aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoan egingo diren udalekuek euren jarduerari buruzko "erantzukizunpeko adierazpena" sinatu beharko dute: egingo diren ekintza guztiak zehaztu beharko dira bertan, eta arduradunak nortzuk diren azaldu. 

Hori jakinarazi du, gaur, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak, Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. Azaldu duenez, hiru foru aldundiekin eta Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) elkarlanean, udalekuen jarduerari buruzko protokolo berria ari dira lantzen, Bernedon gertatutakoa eta gero.

Araudi berriari buruzko xehetasunik aurreratu ez badu ere, esan du hamabostero biltzen dela lantaldea eta elkarlana "bikaina" dela. 

Egungo protokoloaren arabera, udalekuetako antolatzaileek ekimenaren berri eman beharko diote erakundeei. Aurrerantzean, jakinarazpena izatetik erantzukizunpeko adierazpena izatera pasatuko da. “Garrantzitsua izango da udalekuetan zer eta nola egingo den azaltzea, eta arduradunak nortzuk diren, ere bai", zehaztu du. 

Orain arte, Bernedoko udalekuen aurkako 21 salaketa jaso ditu Segurtasun Sailak, gehienak exhibizionismoarekin eta derrigortzearekin lotutakoak. 

Bestalde, asteon jakin da Arabako Foru Aldundiak zehapen-espedientea abiatu duela Bernedoko udalekuak antolatzen dituen Sarrea Euskal Udaleku Elkartearen aurka, araudiaren bi arau-hauste larri egiteagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X