EiTB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Irabazi arte", "Generación Click" eta "Los Williams" saioek Telebista Akademiaren Iris sarietako izendapena jaso dute

Sariak banatzeko ekitaldia 2026ko otsailaren 16an egingo dute, Madrilen, Teatro Real antzokian.

EITBren izendapenak.

Ostegun honetan eman du ezagutzera Telebista eta Ikus-entzunezkoen Zientzia eta Arteen Akademiak aurtengo Iris sarietarako izendatutakoen zerrenda. Sariak 20 sailetan daude banatuta, eta EITBk hirutan lortu ditu izendapenak: Dibulgazioko Programa Onenaren atalean, ETB2n eskainitako "Generación Click" saioa lehiatuko da; Dokumental Saio Onenaren atalean, PRIMERANen ikusgai dagoen Los Williams dokumentala izendatu dute, eta Haurrentzako Saio Onenaren atalean, berriz, "Irabazi arte" telesailak lortu du aitorpena.

Telebista Akademiaren sariekin 2025eko denboraldiko kate generalisten eta plataformen entretenimendu, fikzio eta albistegietako saioak eta profesionalak nabarmentzen dituzte. Sariak emateko ekitaldia 2026ko otsailaren 16an egingo da, Madrilen, Teatro Real antzokian.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X