SOS DEIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak ostegunean probatuko du herritarrei hondamendietan abisuak emateko sistema, Araban

Araban kokatutako gailuetan alerta-soinu bat entzungo da, eta, horrekin batera, mezu bat. Horretan adieraziko da proba bat dela, eta ez benetako arrisku-egoera bat.

Eusko Jaurlaritzak Es-Alert sistemaren bitartez, simulakroa egingo du datorren ostegunean, azaroak 13. Larrialdi edo hondamendi handiko kasuetan herritarrei abisuak emateko tresna baliagarria izatea du helburu. 

Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) eguerdiko 12:00etan bidaliko du abisua Arabako antenetara konektatuta dagoen telefono mugikor orori. Alerta-soinuaz gain, mezu lasaigarri bat bidaliko da, proba bat dela azaltzeko, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Euskadin egindako hirugarren simulakroa izango da; 2022ko azaroan Bilboko auzo batzuetan egin zen eta, duela gutxi, urriaren 2an, Balmasedan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X