Sexu-abusuak Elizan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vatikanoa Cadizeko eta Ceutako gotzaina ikertzen ari da, 1994-2000 artean adingabe bati abusuak egin omen zizkiolako

Gotzaindegiak iragarri du agenda eten duela, eta baieztatu du "duela ia hogeita hamar urteko gertakarien inguruan egin diren akusazioak oso larriak eta faltsuak" direla. Espainiako Gotzainen Batzarrak "justiziarekiko konfiantza" adierazi du, eta Espainiako Nuntziatura Apositolikoaren Rotako auzitegiaren lana "errespetatu egiten" duela.

Rafael Zornoza Boy. Argazkia: Cadiz eta Ceutako apezpikutza.

Vatikanoak ikerketa abiatu du Rafael Zornoza Boy Cadizeko eta Ceutako Gotzainak 1994. urtetik 2000. urteko hasierara bitartean adingabe bati egin omen zizkion sexu-abusuen auzia argitzeko, El País egunkariak astelehen honetan aurreratu duenez.

Egunkariak zehaztu duenez, salaketa pasa den udan bidali zen Fedearen Doktrinarako Dikasteriora, eta horrek tramitera onartu du ikerketa kanonikoa. Hala, Cadizeko eta Ceutako gotzainaren da Espainian pederastiagatik Vatikanoaren ikerketapean dagoen lehen prelatua; publiko egin dena, behintzat.

Cadizeko eta Ceutako Gotzaindegiak hedabideetara igorri duen oharrean adierazi duenez, "duela ia hogeita hamar urte izan ziren gertakariei buruzko akusazioak oso larriak dira, eta, gainera, faltsuak".

Halaber, Gotzaindegiak ziurtatu duenez, "konfiantza osoa dugu Justizian", eta "eskatutako guztian" lagunduko dio. Zentzu horretan, azpimarratu duenez, "beharrezko da gogoraraztea pertsona guztiek dutela errugabetasun-presuntziorako eskubidea".

Era berean, esan du "eliza-auzitegiaren erabakia ezagutu arte" ez duela adierazpen gehiago egingo. 

Azkenik, iragarri du gotzainak bere agenda aldi baterako etetea erabaki duela, gertatutakoa argitzeko eta minbiziagatik hartzen ari den tratamendu gogorra jasotzeko. 

Espainiako Gotzainen Batzarrak "Justiziarekiko konfiantza" duela adierazi du, eta Espainiako Nuntziatura Apositolikoaren Rotako auzitegiaren lana "errespetatu egiten" duela.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X