Eneko Arruabarrena (Metro Bilbao): "Metroa gero eta zaharragoa da, eta zahartze programatuari lotutako gero eta arazo gehiago ditu"
Metro Bilbaoko zuzendari gerentearen arabera, eskaera gehiagori aurre egiteko "beharrezkoa" izango da metroa gaurkotzea, eta tren berriak, seinalizazio-sistema eta aginte-postuak berritzea.
Eneko Arruabarrena eta Elixabete Etxanobe, Bilboko metroko geltoki batean. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko metroak 30 urte bete ditu, baina etorkizunari begira ari da lanean. Eneko Arruabarrena Metro Bilbaoko zuzendari kudeatzaileak Euskadi Irratian azaldu duenez, metroa "berrikuntza premian dago, 30 urte bete direlako eta makinak gero eta zaharragoak direlako". Ildo horretan, onartu du zaharkitze programatuari lotutako gero eta arazo gehiago dituztela.
Urteurren eguna atzerapenekin hasi du Bilboko metroak. Izan ere, gaur goizean San Inazioko burdinbide batean "okupazio faltsua" gertatu da. Hau da, zirkuitu batek abisua eman du tren bat geldirik zegoela jakinarazteko, nahiz eta ez den horrela izan. Ondorioz, zirkulazio-baimenak banaka eman behar izan dira tarte batean, eta horrek atzerapenak eragin ditu. "Makinekin lan egiten dugu, eta normala da makinak matxuratzea", gehitu du.
Matxurak gorabehera, Metro Bilbaoren disponibilitatea % 99tik gorakoa eta puntualitatea % 98koa dela nabarmendu du Arruabarrenak.
Haren ustez, etorkizuneko eskaerari aurre egiteko "derrigorrezkoa" izango da metroa gaurkotzea, hots, bagoiak, seinalizazio-sistema eta aginte-postuak berritzea.
Halaber, tren berriak gutxienez bost bagoikoak izango dira, eta horrek edukiera % 15 handitzea ahalbidetuko du, Arruabarrenaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.