Euskal Selekzioa-Palestina norgehiagoka ikusteko gogoak eta ilusioa agerikoak dira euskal zaleen artean
ETB1en zuzenean eskainiko da bakearen eta elkartasunaren aldarria egin asmo duen neurketa, larunbat honetan, 20:20an hasita. Halaber, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere horren jarraipen zabala egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Elur-plaka bat hautsita gertatu da Panticosako elausoa
Fernando Beltran Blazquez Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkariak azpimarratu du mendian "zero arriskurik" ez dagoela. Hortaz, mendira atera baino lehen, eguraldi iragarpena kontsultatzea eta ondo prestatuta joatea gomendatu du.
Aragoiko presidentea: "Hiru mendizale aditu hil dira zorte txarreko kolpe baten ondorioz"
Jorge Azcon Aragoiko Gobernuko presidenteak azaldu duenez, hiru biktimak oso jantziak ziren meteorologia eta mendi kontuetan, eta gaur Panticosako Tablato mendian gertatutakoa "zorte txarreko kolpea" izan da.
Osakidetzako Segurtasun arduraduna kargutik kendu eta titulazioa faltsutzeagatik salatu dute
2023tik egon da karguan ustezko iruzurgilea. Unibertsitateko titulu faltsu bat aurkeztu zuen lanpostua lortzeko, orain aitortu duen bezala. Ertzaina da akusatua.
Euskal herritar bat eta bi aragoiar hil dira elur-jausi batek harrapatuta Panticosan
Hildakoetako bat Irungo 48 urteko gizonezko bat da, eta, gainera, Ordiziako emakume bat zauritu da, hipotermia arinarekin. Elur-jausia mendiko eskiatzaileen gune ezagun batean gertatu da.
Osasun Ituneko neurrien ia erdia 2026an ezarriko direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak
Alberto Martinez buru duen Sailak nabarmendu du, datorren urtea gako izango dela Itunean adostutako neurriak garatzeko.
Hauek izan dira gizarte arloko urteko albiste nagusiak
Euskal Herriko kaleak Palestinaren aldeko konpromisoz eta elkartasunez bete dira aurten. Vueltako protestek, urriko grebak eta Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren irudiek munduari bira eman diote.
Emakume bat kamioi batek harrapatuta hil da NA-134 errepidean, Azagran
11:38an gertatu da istripua eta, hildakoa, 59 urtekoa, San Adriango bizilaguna zen. Guardia Zibilak bere gain hartu du istripuaren inguruko ikerketa.
Martinez sailburuaren esanetan, gripea erritmo "onean" doa beheraka Euskadin, nahiz eta Gabonetako jaien ostean gorakada "puntuala" egon daitekeen
Osasun sailburuak baieztatu du kasua kopurua hirugarren astez jarraian ari dela jaisten, eta hala jarraituko duela espero du, baina ohartarazi du oraindik "data arriskutsuak" direla. Martinez pozik agertu da, halaber, herritarrek eta osasun-profesionalek txertaketari emandako "ezohiko erantzunagatik".
EHUko Ikasle Kontseiluak eskubide gehiago eta kontziliaziorako eta euskaraz ikasteko bermeak eskatu ditu
Ikasleen organoak txosten bat helarazi dio EHUko idazkari nagusiari, unibertsitateko estatutu berrietarako hainbat proposamenekin, ikasleek Klaustroan duten ordezkaritza indartzea, besteak beste.
Bizi-itxaropena igo egin da EAEn 2024an, eta maximo historikoetara iritsi da: 81,7 urte, gizonek, eta 87 urte, emakumeek
Jaiotza-tasa 1,17 haurrekoa da, eta ama izateko batez besteko adina, 33,4 urtekoa.