Genozidoaren amaiera eta ofizialtasuna eskatu dituzte milaka lagunek Euskal Selekzioa-Palestina partidaren aurretik
Milaka lagun bildu ditu Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteek deitutako manifestazioak Bilbon, baita handik ordubetera Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutakoak ere.
Milaka pertsonak bat egin dute Gernika-Palestina herri ekimenak Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteekin batera deitutako kalejira solidarioarekin Bilbon, Euskal Selekzioa-Palestina partidaren atarian.
Bi bandera, palestinarra eta ikurrina, eraman dituzte manifestazioaren buruan, "Euskal Herria Palestina. Genozidioa stop" zioen pankartarekin batera. Manifestariek "Boikot Israel. Palestina askatu" oihu artean zeharkatu dute Bilbo.
17:30 jota zirenean abiatu da martxa Arriaga Antzokiaren ataritik, San Mamesera bidean. Manifestazioa amaitzeko, Jesusen Bihotzean bildu dute jendea, bi selekzioen autobusak iristearekin batera harrera egiteko, eta, azkenean, aurresku bat izan da San Mames atarian.
Gernika-Palestina: "Genozidioaren amaierako partida jokatuko da gaur Bilbon"
Igor Meñika Gernika-Palestina herri ekimenaren bozeramailearen hitzetan, "elkartasunaren, anaitasunaren, giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen partida jokatuko da gaur Bilbon, baina, batez ere, gaur jokatzen den partida genozidioaren amaieraren partida da. Euskal gizarteak hori jokatzeko konpromisoa duela ikusten ari gara, eta gaur, batez ere, Palestinak irabaziko du".
Pello Otxandiano buru zuen EH Bilduko ordezkaritza bat ere izan da manifestazioan. Koalizio independentistako kideek aste honetan bertan Ramallahn (Zisjordania) egindako ikurrina eraman dute San Mamesera, "Jordaniako muga zeharkatu eta blokeoa, ezarritako mugako kontrolak eta Israelen zapalkuntza gainditu ondoren", azaldu dutenez.
"Gaurkoa oso egun garrantzitsua" dela defendatu du Otxandianok, "ukatutako bi nazio, aitortu gabeak, San Mamesen elkartzen direlako, existitzeko eskubidea eta justizia eta bakerako eskubidea" aldarrikatzeko.
Sira Rego Espainiako Gobernuko Gazteria eta Haurtzaro ministroa ere bertan izango zela iragarri dute.
Palestinarekin Elkartasuna mobilizazioa ere oso jendetsua izan da
18:30ean Palestinarekin Elkartasuna taldeak bultzatutako beste martxa bat abiatu da Areatzatik, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko. Hainbat kirol animazio talde atxiki dira deialdira, hala nola Iñigo Cabacas Herri Harmaila, Bultzada, Indar Gorri eta Iraultza.
Kasu honetan ere, milaka pertsonak bat egin dute "Gora palestina erresistentzia!" lelopean egin den manifestazioarekin. 20.000 izan dira, Bilboko Udaltzaingoaren arabera.
Hasierako pankartan, futbolari baten irudia ikus zitekeen, metraileta batekin eta zapi palestinar batekin, Netanyahuren buruarekin futbolean jolasten. "Israel estatu terrorista", "Gora palestinar erresistentzia"eta "Palestina askatu, Israel suntsitu" izan dira gehien entzun diren leloak.
Bengalak eta petardo hotsak ikusi eta entzun dira ibilbide osoan. Lau edukiontzi erre dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Halaber, Ertzaintzako agenteen aurka bengalak, petardoak eta botilaren bat jaurti dituztela ere esan dute iturri horiek.
Martxa hasi aurretik, plataforma horretako kidea den Iñigo Rodriguezek esan du "ospakizun eguna" dela, baina, "batez ere, aldarrikapen politikorako eguna, erresistentzia palestinarraren defentsan, bere herriaren borrokaren defentsan eta Israelgo Estatua desagertzeko beharraren defentsan".
Gainera, 19:00etan, beste mobilizazio bat ere izan da. Komunitate unibertsitarioak deituta, kasu honetan, San Mamesetik gertu dagoen Ingeniaritza Eskolatik abiatu da, "herri palestinarrak aske izateko duen eskubidea" aldarrikatzeko.
Polizia-dispositibo handia zabaldu dute larunbat honetan Bilbo osoan, manifestazioak direla eta.
Ordu batzuk lehenagotik, Ertzaintzaren helikopteroa ikus eta entzun zitekeen hiriburuan, eta istiluen aurkako ertzainak eta hiriko hainbat tokitan jarrita daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.