Jazarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe batzuk ikerketapean dira Plentzian, hainbat urtez irakasle bat jazartzeagatik

Azken erasoak Halloween gauean izan ziren. Orduko hartan, 50 bat gaztek arrautzak eta limoiak jaurti zituzten irakaslearen etxebizitzaren kontra. Horren aurrean, ikastetxeak ohar bat zabaldu du, azaltzeko zortzi urte daramatzala irakasle horrek erasoak jasaten, eta, hori dela eta, eskolaz kanpoko jarduera guztiak bertan behera utzi dituztela jakinarazteko.

 

Uribe Kostako institutua Plentzian

Uribe-Kosta Institutua, Plentzia. Argazkia: EITB MEDIA.

Bizkaiko Adingabeen Fiskaltzak jazarpen kasu bat ikertzen ari da Plentzian; hain zuzen ere, Uribe-Kosta Institutuko ikasleek irakasle bati egindako "jazarpen" kasu bat.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, irakasleak salaketa jarri du jazarpenagatik. Irakaslearen esanetan, urteetan zehar jaso ditu erasoak, arrautza eta objektu jaurtiketak, besteak beste.

Azken erasoa Halloween gauean gertatu omen zen, urriaren 31n. 50 bat gaztek arrautzak eta limoiak jaurti zituzten irakaslearen etxebizitzaren aurka, baita irakaslea iraindu ere.

Adingabeen Fiskaltza eta Hezkuntza Saila gertatutakoa ikertzen ari dira, 12 edo 13 urte inguruko ikasleak baitaude inplikatuta.

Institutuak, bitartean, bertan behera utzi ditu eskolaz kanpoko ekintza eta jarduera guztiak; DBHko 4. mailako ikasleen ikasketa-bidaia tartean.

Testuinguru horretan, DBHko 4. mailako ikasleek elkarretaratzea deitu dute astelehen honetarako, azaroak 17, ikasketa-bidaiarik gabe geratu ondoren.

Jazarpenaren aurka gaude, eta gertatu dena ez du justifikaziorik, baina ez dago ondo ezer egin ez dugunoi ikasketa-bidaia kentzea”, salatu dute gazteek. Ildo horretatik, beltzez jantzita bertaratzeko deia egin dute, 11:00etan, haien “eskubideen alde”.

Zortzi urte, erasoak eta jazarpea jasaten

Ikastetxeak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 21:00ak aldera hasi zen Halloween gaueko erasoa, eta 00:00etan bukatu. Dirudienez, institutu horretako irakasle bat ikasle taldearengana hurbildu zen Gorlizko ikastetxearen aurrean zeudenean, eta handik alde egiteko eskatu zien, baina ez zuen horrelakorik lortu.

Oharrean azaldu dute ez dela irakasle horrek erasoak eta jazarpena jasaten dituen lehenengo aldia; "beti garai berean, gainera". Zortzi urte daramatzate gazteek irakasleari eraso egiten, irainduz edota bere etxebizitzaren kontra arrautzak eta limoiak jaurtiz. "Bullyng delitu baten aurrean guela esan genezake, beraz", adierazi dute.

"Aurten erasotzaile kopurua asko handitu da. Erasoetan parte hartzen duten nerabeak, baina, ez dira beti pertsona berberak, nahiz eta beti diren DBHko ikasleak. Aurreko ikasturtean ere gazte talde handi bat (batzuk mozorrotuta eta maskarak jantzita) hurbildu zen irakasle horren etxe albora, arrautzak eta limoiak bota zizkioten, eta petardoren bat edo beste ere", gainerau dute.

Oharrak zehazten du, halaber, erasotua izan den irakaslea bizi den etxebizitzan ez ezik, ingurukoetan ere izan direla erasoak, "zehazki desgaitasuna duten pertsonak bizi diren etxe batera". "Izan ere, horiek izan ziren erasoak jasotzen lehenengoak, eta aipatu irakasleak babesa agertu zien. Orduan, gazteak irakaslearen aurka oldatu ziren", azpimarratu dute.

Gertatutakoa ikusita, ikastetxeak ezohiko 23 jardunbide ireki zituen iaz.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X