Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidak harrera oso ona izan du ETB1en
Partida historikoak 322.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta Nafarroan, audientziaren % 21,1 erakarrita.
Minutu bateko isilunea Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidan. Argazkia: EFE.
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida historikoa audientzia buru izan zen Euskadin. ETB1eko zuzeneko emanaldiak 322.000 ikus-entzule izan zituen Euskadin eta Nafarroan, % 21,1eko audientzia-zatia bereganatuta.
Horrez gain, partidaren osteko saio bereziak ere datu oso onak lortu zituen, audientziaren % 25,6 eskuratu baitzuen, eta ETB1eko eguneko audientzia osoa % 7,1ekoa izan zen.
Mundu osoan ikusgai izan zen partidak jarraipen zabala izan zuen. Emanaldia zuzenean jarraitu ahal izan zuten ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian.