Barnahus, sexu-abusuen biktima izan diren adingabeei arreta integrala emateko EAEko lehen zerbitzua
Arreta "homogeneoa eta koordinatua" emango zaie Barnahus etxean sexu-indarkeria pairatu duten haur eta nerabeei; espazio bakarrean jasoko dituzte osasun, hezkuntza, gizarte, polizia eta justizia zerbitzuak.
Sexu-abusuak jasan dituzten haurrek, nerabeek eta euren familiek zerbitzu integrala jaso ahal izango dute hemendik aurrera Gasteizen. Barnahus (haurren etxea, islandieraz) izeneko eredua jarraituko duen zentroa zabaldu dute gaur. Lehen kasuak artatzen datorren urteko urtarrilean hasiko badira ere, langileak hasi dira lanean, honezkero. Eredu berritzaileak dakarren nobedade nagusia da zerbitzu guztiak —osasuna, hezkuntza, justizia, segurtasuna eta gizarte-zerbitzuak— espazio bakarren arituko direla lanean, koordinatuta, biktimak inguru erosoa izan dezan.
Zerbitzu hori ematen duen EAEko lehen zentroa izango da, eta Arabako haur eta gazteak artatuko ditu. Helburua da erreferentziazko gune bihurtzea, datozen urteotan Gipuzkoan eta Bizkaian ere bide horri jarraitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, 2020 eta 2023 artean 1.009 salaketa jaso zituzten adin txikikoei egindako sexu-abusuekin lotuta: 2020an 130 kasu izatetik 2023an 448 izatera igaro ziren. Gainera, gora egin du nesken kontrako indarkeria-kasuen kopuruak (% 25), baita sexu-indarkeriako delitu kopuruak (% 24,2) eta bikotekide edo bikotekide ohiek egindako sexu-indarkeriako delituen kopuruak ere (% 24,2). Save the Childrenen datuen arabera, Euskadiko 5 adingabetik 1ek sexu-indarkeria jasan du.
"Oinarrizko eskubideak bermatuko ditu"
Zentroaren aurkezpenean, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzkao Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak azaldu du Barnahus ereduak biktimei erantzun "arinagoa, eraginkorragoa eta gizatiarragoa" ematea bermatzen duela, eta "inpaktua oso positiboa" dela gaineratu du. "Barnahus ereduak adingabeen trauma murrizten du, hainbat erakunderen aurreko adierazpen eta desplazamendu ugari saihesten baititu. Arreta integral eta koordinatuak erakundeen erantzuna arinagoa, eraginkorragoa eta gizatiarragoa izatea bermatuko du. Oinarrizko eskubideak bermatuko ditu", esan du.
Adingabearen "interes gorena" erdigunean jartzen duen eredua dela zehaztu du sailburuak, "etengabe biktimizatzea" saihesten duena.
Espazio atsegina
Lantalde finko batek eta mugikor batek emango dute zerbitzua zentro berrian. Lantalde finkoan koordinatzailea, administraria, psikologoa eta gizarte-langilea egongo dira, eta, bestalde, ekipo mugikorrean, gizarte-langileak, psikologoak, pediatrak, auzitegiko medikuak, ginekologoak, ertzainak eta epaitegiko langileak arituko dira.
Adingabeak Barnahusera Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren gizarte-zerbitzuen bidez bideratuko dira, eta zentrora iristen direnean, haurrei hasierako harrera eta ebaluazioa egingo zaie. Ondoren, psikologoen laguntza jasoko dute, eta osasun-azterketa ere egingo zaie.
Adingabeak prest daudenean, zer gertatu zaien kontatuko dute, beti psikologoaren laguntzarekin, eta espazio seguru batean. Deklarazio-gela ondoan egongo da, konektatuta, eta han jarraituko dute kontakizuna koordinatzaileek, Ertzaintzak, fiskaltzak eta mediku-taldeak. Epaileak ere horren berri izateko aukera izango du, eta hauraren kontakizunak epaitegiko deklarazio baten balio judiziala izango du. Adingabeak laguntza psikologikoa eta juridikoa jasoko du prozesu osoan zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.