Albiste izango dira: Save the Childrenen txostena, Jordi Pujolen aurkako epaiketa eta Ukrainarako bake akordioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Save the Childrenen azken txostena: Hiru gaztetik ia batek ( % 32,3k) zilegi ikusten due eduki sexuala OnlyFans bezalako interneteko plataformetan saltzea, Save the Children erakundearen azken txostenaren arabera. Gainera, % 71k baino gehiagok ez du jarduera hori esplotazio modu gisa identifikatzen, eta mutilen kasuan ehuneko hori % 75etik gorakoa da. Halaber, zazpi gaztetik batek ( % 14,4) material erotiko edo sexualaren truke opariak, mesedeak edo konpentsazioak jaso dituen biktimaren bat ezagutzen du.
- Jordi Pujolen aurkako epaiketa: Auzitegi Nazionalak Jordi Pujol, 1980tik 2003ra Kataluniako Generalitateko presidente izan zena, epaituko du gaurtik aurrera, zazpi seme-alabekin eta ustezko 15 laguntzaile baino gehiagorekin batera, ustezko erakunde kriminal bat osatzea leporatuta.
- Ukrainarako bake akordioa: Ukrainarako Trumpek aurkeztutako bake planari buruz negoziatu dute azken orduotan Ameriketako Estatu Batuek eta Ukrainak Suitzan, eta hitzordua emankorra izan dela zabaldu dute bi aldeek ohar bateratuan. Dena den, Trumpen Gobernua Ukrainakoa baino baikorrago mintzatu da, eta Europak, aldiz, mesfidati jarraitzen du.