TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost autoren arteko istripu batek sei kilometro arteko ilarak sortu ditu N-1ean, Iruran, Irungo norabidean

Bost ibilgailuk elkar jo dute N-1 errepidean, Irura parean. Istripuaren ondorioz, bost pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripua, Iruran. Argazkia: @TrafikoEJGV

Istripua izan da N-1 errepidean, Iruran, bost ibilgailuk talka eginda. Bost lagun zauritu dira, eta sei kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da N-1 errepidean, Iruran, Lasarterako noranzkoan.

Bost ibilgailuk elkar jo dute, eta bost pertsona zauritu dira. Ospitalera eraman behar izan dituzte. Ondorioz, hasieran bideko bi erreiak itxi behar izan dituzte, eta sei kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Erreietako bat 15 minuturen buruan ireki den arren, 09:30ean, Lasarterako noranzkoan, auto-ilara mardulak zeuden.

Goiza arazo larriekin hasi da Bilbo Handiaren Ezkerraldean ere. Hiru ibilgailuk istripua izan dute Arrontegiko zubian, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Max Centerreko zuzengunean beste istripu bat izan da, A-8 autobidea blokeatu, eta Barakaldo, Sestao eta Trapagarango sarbideek gainezka egin dute. Ohiko auto-ilarez gain, Nervacero eta Arrontegiko zubiaren arteko 4 kilometroko auto-ilarak daude, gutxienez.

Zure interesekoa izan daiteke

bernedo amak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bernedoko bi amari elkarrizketa: "Bakarrik eta etsita; horrela sentitzen gara"

Bernedoko (Araba) udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren haurren familiek isiltasuna eten dute eta EITBrekin hitz egin dute lehen aldiz. Miren eta Leire 12 eta 14 urteko bi neskaren amak dira. Duela hamar hilabete, euren alabek kanpamentuan jasandakoak salatu zituzten. Minduta daude eta auzia publiko egin denetik bakarrik sentitu direla salatzen dute, euren alabak tratamendu psikologikoan daudela diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X