ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona zauritu dira Oñatin, autobus bat errepidetik aterata

Lau Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte, Arrasaten, eta bi, Zumarragako Ospitalera. Ez da inor larri zauritu.

Istripuaren irudia. Argazkia: Goiena.

Lurraldebuseko herriarteko autobus bateko sei bidaiari arin zauritu dira astelehen honetan, ibilgailua errepidetik aterata, Oñatiko Zubillaga auzo parean, Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik, bidaiariak zituen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten aurka jo du.

Istripua 13:05ean gertatu da, GI-2630 errepidean, San Prudentziorako noranzkoan. Errei bat itxi behar izan dute eta, ondorioz, zenbait auto-ilara sortu dira. Arratsaldeko hiruetan ireki da berriro bidea, ibilgailua erretiratu ondoren.

Zaurituetako lau Debagoieneko ospitalera eraman dituzte, Arrasatera, eta beste biak, berriz, Zumarragako ospitalera. Zaurituetako bat ere ez dago larri.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X