Sute izugarri baten ondorioz lau eraikin hutsarazi dituzte Iruñeko Arrotxapea auzoan
Horrez gainera, SOS Nafarroak etxetik ez irteteko eta ateak eta leihoak ixteko eskatu die Marcelo Celayeta kalearen inguruko bizilagunei, keak eragindako intoxikazioak saihesteko.
Sute izugarria izan da Iruñeko Arrotxapea auzoko Marcelo Celayeta kaleko denda batean, eta horren ondorioz lau eraikin hutsarazi dituzte.
Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute sua, baina garrak daude oraindik denda dagoen etxeko beheko solairuan. Kea eraikinean eta inguruan zabaldu da eta agintariek hurbilen dauden hiru eraikinak hustea erabaki dute.
Horrez gainera, SOS Nafarroak etxetik ez ateratzeko eta ateak eta leihoak ixteko eskatu die inguruko bizilagunei, kea arnasteak eragindako intoxikazioak saihesteko.
SOS Nafarroak adierazi duenez, sua 17:31n hasi da, Marcelo Celayeta kaleko 100. atariaren inguruan. Trinitariosko eta Cordovillako suhiltzaileak bidali dituzte bertara, baita anbulantzia bat eta Iruñeko udaltzaingoko agenteak ere. Foru Poliziari ere bidali diote informazioa.
Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bi pertsona artatu dituzte lekuan bertan, keak eragindako intoxikaziogatik. Inguruko bizilagunei etxetik ez ateratzeko deia egin diete, inor ez dadin intoxikatu kea arnastuta. Hain zuzen ere, lanean ari direnek zein bertara gerturatzen den edonork FFP2 motako musukoa jantzita izan behar dute. Babes Zibilaren arabera, lanak hainbat orduz luzatuko dira.
Etxetik irtenarazi dituztenetako gehienek senideen eta lagunen etxeetan igaroko dute gaua. Behar izanez gero, inguruko hotel bat ere jarri dute kaltetuen eskura.
Amparo Lopez Nafarroako Gobernuko Barne kontseilaria Arrotxapeara hurbildu da, egoera bertatik bertara ezagutzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Iurretako paper fabrikan izandako sutean nahasita dagoelakoan
36 urteko gizona, enpresako langilea, atzo goizean atxilotu zuten kalteak egitea egotzita. Gaur eraman dute epailearen aurrera. Ikerketak irekita jarraitzen du.
Etxebizitza batetik erori den emakume baten heriotza ikertzen ari dira Iruñean
Gertakariak bart jazo dira, Sanduzelai auzoan. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du biktimarengandik urruntzeko zuen agindua urratzeagatik, eta ikerketa abiatu du erorketak eta urraketak zerikusirik duten argitzeko.
Basauriko hilketa matxistaren ustezko egilea espetxeratu dute, indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita
Bilboko Udaltzaingoak ostiral gauean atxilotu zuen, lapurtzeko asmoz bi gizon jotzea egotzita. Ordu batzuk lehenago, arratsaldean, beste pertsona batek haren kontrako salaketa jarri zuen, lesio larriak eragitea egotzita. Duela astebete pasatxo utzi zuen aske Bilboko Guardiako Epaitegiak.
Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan
Paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, eta indarkeria zantzurik ez badu ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita
Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, Ordizian
Elkarte baten tximiniak su hartu ostean, bizilagun batzuek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua. Inor ez da zauritu.
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.