Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aulestin auto batek harrapatuta hil zen haurraren gurasoak oso haserre, epaiketan gezurrak esan direla uste dutelako

Agurtzane Uriarte eta Josu Beraza, Iurgi Berazaren gurasoak
18:00 - 20:00
Agurtzane Uriarte eta Josu Beraza. Argazkia: EITB.

Iurgi, 2020an, Aulestin auto batek harrapatuta hil zen 11 urteko haurraren kasuko epaiketa zibila gaur izan da Gernikan. Joan den urriaren 17an zen egitekoa baina, arazo teknikoak tarteko ertzain batek ezin izan zuen deklaratu eta gaur arte atzeratu zuten. Epaitegitik irtetean, Iurgiren gurasoak haserre agertu dira ustezko harrapaketaren egilearen eta ertzainaren adierazpenekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X