Beloradoko abadesa ohia, moja bat eta antzinako objektuen saltzaile bat atxilotu dituzte, monasterioko artelanak saltzea leporatuta
Beloradoko komentuko auziekin loturarik ez duen herritar batek salatu zuen abadesa izandakoa, Elizarenak ziren artelanak saltzeagatik, eta Briviescako Epaitegiak ikerketa zabaldu zuen.
Beloradoko komentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Laura Garcia de Viedma Beloradoko (Burgos) komentuko abadesa ohia eta antzinako objektuen saltzaile bat atxilotu ditu Guardia Zibilak, ostegun honetan, monasterioko artelanak saltzea egotzita. Briviescako Auzitegiak eman du miaketa egiteko eta atxilotzeko agindua.
Ikerketako iturriek baieztatu dutenez, ostegun goizetik arratsaldera arte komentua miatzen aritu da Guardia Zibila. Komentuko artelanak eta pieza historikoak legez kanpo bereganatu eta saltzea egozten dizkiote abadesa izandakoari.
Objektu horietako batzuk Urduñan egon zitezkeela eta, epailearen aginduz, Urduñako komentua miatzen aritu dira aurrez Beloradoko monasterioan egin duten bezala. Ia gauerdira arte luzatu da miaketa eta moja bat atxilotu dute.
Defentsa abokatuak azaldu duenez, guardia zibilak Urduñan zeuden bitartean epaitegitik dei bat jaso dute bost moja beste komentu batera eraman behar zituztela esanez. Azkenean, ordea, Urduñan gelditu dira.
Herritar batek jarri zuen salaketa, eta berehala zabaldu zuen ikerketa Briviescako Auzitegiak.
2024ko maiatzean, Beloradako 10 mojek manifestu bat kaleratu zuten, Eliza Katolikoa utzi egiten zutela adieraziz. Ondorioz, Mario Izeta Burgosko Artzapezpikuak moja horiek eskumikatzea erabaki zuen.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, oraindik topatu ez diren beste ondare-pieza batzuk berreskuratzeko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan
Paseatzen ari zen pertsona bat aurkitu du hilotza, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita
Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, Ordizian
Elkarte baten tximiniak su hartu ostean, bizilagun batzuek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua. Inor ez da zauritu.
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.