GIB diagnostiko berri gehienak gizonezkoetan ematen dira Hego Euskal Herrian, eta batez besteko adina 37 urtekoa da
Urtean, 125 kasu berri detektatzen dituzte Euskadin. Nafarroan, 2025eko urtarrila eta iraila bitartean 18 GIB kasu berri antzeman dituzte.
Gaur egun, 6.200 pertsona inguruk jasotzen dute GIBaren aurkako tratamenduren bat Euskal Autonomia Erkidegoan, abenduaren 1ean ospatuko den HIESaren mundu egunaren harira Osasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera. Tratamenduak birusa erabat ezabatzen ez badu ere, ugalketa blokeatzen du eta birusak organismoan aurrera egitea eragozten du.
Oskar Ayerdi Osakidetzako Hiesaren Planaren koordinatzaileak azpimarratu duenez, "tratamendu antirretrobirala jasotzen duten eta GIBaren birus-karga detektaezina duten pertsonek ez dute birusa transmititzen; aurrerapen zientifiko handia da, eta eragin prebentibo eta sozial handia ere badu". "Mezuak argia izan behar du: detektaezina bada, transmitiezina da", gehitu du.
Urtero 125 GIB kasu inguru detektatzen dira EAEn. Diagnostiko berri gehienak gizonetan gertatzen dira, eta diagnostikatutako pertsona guztien batez besteko adina 37 urtekoa da. 2024an, kasuen % 63,2 Bizkaian detektatu ziren, % 21,6 Gipuzkoan eta % 15,2 Araban.
Kasuen ia erdiak berandu diagnostikatzen dira eta ildo horretan Osakidetzak azpimarratu du diagnostiko eta tratamendu goiztiarra funtsezkoa direla bizikalitate ona lortzeko.
GIBa hautemateko probak
Osakidetzak GIBa hautemateko probak doan egiten ditu bere osasun zentroetan, erreferentziazko familiako medikuarekin zita eskatuta; edo sexu-transmisiozko infekzioen (STI) kontsultetan.
Gainera, EAEko 60 farmaziatan GIBaren proba azkarra egin baitaiteke, modu anonimoan, eta bost euro ordainduta. Era berean, GIBaren proba azkarra eskatzeko beste aukera bat erakunde komunitarioak dira.
Osasun Saila eta Osakidetza lankidetzan ari dira beste eragile batzuekin, hala nola hezkuntza eragileekin eta gaixoen elkarteekin, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko, bereziki gazteen eta nerabeen artean.
Nafarroan infekzioek ez dute gora egin
GIB kasu berrien kopuruak ez du ez gora ez behera egin Nafarroan.
Ordea, igo egin da birus hori duten pertsonen kopurua. Nolanahi dela, birusa dutenen artean hazi egin da bizirik irauteko itxaropena, erretrobirusen aurkako tratamenduei esker.
Hiesaren Egunaren kariaz, Osasun Departamentuak berretsi du garrantzitsua dela herritarrak sexu transmisioko gaixotasunez ohartarztea, bai eta GIBaren diagnostiko goiztiarra egitea ere.
Izan ere, hiru diagnostiko berritik bat 35 urtez azpikoen artean ematen da.
Guztira, 18 infekzio berri antzeman dituzte 2025eko urtarriletik irailera (iaz 20 izan ziren denbora tarte berean). 2024an, bestalde, 33 kasu berri detektatu zituzten.
Gizonezkoen arteko sexu harremanen bidez kutsatu ziren kasu berri horien % 56, eta praktika heterosexualen ondorioz % 40.
Batez besteko adinari dagokionez, 37,4 urtekoa izan zen, 4 eta 64 urte bitarteko pertsonen tartean.
Bestalde, gizonezkoen artean eman ziren kasu berri gehienak; % 85, hain zuzen ere.
Lore eskaintza Donostian
Donostiako Udalak eta Acasgi, Gehitu eta Harribeltza elkarteek lore eskaintza egingo dute Donostian astelehen honetan, HIESA duten pertsonen alde.
12:00etan izango da ekitaldia Teresa de Calcuta plazan.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak telerrehabilitazio zerbitzua jarriko du martxan, aurrez aurreko eta online saioak uztartzen dituen eredu hibridoa
Sorbaldako, lunbarreko eta lepoko patologia duten gaixoak izango dira telerrehabilitzazioa jasotzen lehendabizikoak. Araban hasiko da oraingoz, baina asmoa da lurralde guztietara zabaltzea.
Martxan da Astigarraga ospitaleekin eta unibertsitateekin lotzen dituen Lurraldebus BU14ren linea berria
Lineak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduero. Lehen bidaia 07:15ean aterako da, Astigarragatik, eta, azkena, 21:25ean. Kontrako noranzkoan, lehen autobusa 08:00etan aterako da unibertsitateetatik, eta azkena, 22:00etan.
Zabalik da Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan izena emateko epea
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, haur-eskolen sare publikoko edozein ikastetxetan, lehentasunaren arabera ordenaturik, maiatzaren 4ra bitartean. Behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Albiste izango dira: Emakume baten heriotza Iruñean, Magyarrek supergehiengoa lortu du Hungarian eta Trumpek Ormuzen blokeoa iragarri du
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zarautzen
Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Etxera itzuli dira Ordizian su hartu zuen eraikineko bizilagunak
Bi familia, baina, ezin izan dira etxera bueltatu, suak belztuta utzi baitu haien etxebizitza. Ilunpe tabernan ere kalte handiak eragin ditu suteak. Hodi bat hautsi da, eta ura etengabe erori omen da bertara.
Gizon bat atxilotu dute Iurretako paper fabrikan izandako sutean nahasita dagoelakoan
36 urteko gizona, enpresako langilea, atzo goizean atxilotu zuten, kalteak egitea egotzita, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Ikerketak irekita jarraitzen du.
Emakume bat hil da Iruñean etxebizitza batetik erorita, eta gizon bat atxilotu dute
Nafarroako hiriburuko Sanduzelai auzoan jazo da. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, indarkeria matxistagatik epaitu ostean ezarri zioten urruntze agindua urratzeagatik, eta ikerketa abiatu du hilketa matxista izan den argitzeko.
Basauriko hilketa matxistaren ustezko egilea espetxeratu dute, indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita
Bilboko Udaltzaingoak ostiral gauean atxilotu zuen, lapurtzeko asmoz bi gizon jotzea egotzita. Ordu batzuk lehenago, arratsaldean, beste pertsona batek haren kontrako salaketa jarri zuen, lesio larriak eragitea egotzita. Duela astebete pasatxo utzi zuen aske Bilboko Guardiako Epaitegiak.
Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan
Paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, eta indarkeria zantzurik ez badu ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.