Bi nerabe hilda agertu dira Jaengo parke batean, indarkeria-zantzurik gabe printzipioz
15 eta 16 urteko bi nesken gorpuak goizaldean aurkitu dituzte. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, baina lehen begi-ikuskapenean ez omen da indarkeria-zantzurik antzeman, eta suizidioaren hipotesia darabilte ikertzaileek.
Jaengo Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu hirian, hiriburuaren erdialdeko parke batean bi nerabe hilda agertu ostean.
15 eta 16 urteko bi neska adingabeen gorpuak gaur goizaldean agertu dira La Concordia parkean.
Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta agintaritza judizialak sumarioa sekretupean jarri du.
Zabaldu diren lehen datuen arabera, Poliziak ez du beste inongo pertsonaren inplikaziorik antzeman lehen begi-ikuskapenean, eta suizioa da, oraingoz, hipotesi nagusia.