Palestinarekin Elkartasuna plataformak salatu du Gazako su-etena "faltsua" dela eta Israel ez dela bere hitza betetzen ari
Mobilizazioak egin dituzte goizean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bizkaiko hiriburuan, gainera, Palestinaren aldeko Herritarren Kolektiboak "Gazan hil dituzten 20.000 haurren izenak irakurri ditu banan-banan.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioak egin ditu larunbat honetan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Israeli hitza bete ez duela leporatzeko, eta Gazako su-etenaren "faltsukeria" salatzeko. Bestalde Palestinarrekiko Elkartasunerako Nazioarteko Eguna dela eta, Estatu juduari egotzi diote jendea erasotzen eta hiltzen jarraitzea eta laguntza humanitarioa blokeatuta edukitzea, su-eten akordioa sinatu eta bi hilabetera.
Bilboko elkarretaratzean, dozenaka pertsona bildu dira erresistentzia palestinarraren aldeko pankarta baten atzean, eta Palestinarekin Elkartasuna taldeko bozeramaile Iñigo Rodriguezek azpimarratu du azken bi hilabeteetan "500 palestinar baino gehiago hil dituztela, asentamendu berriak sortu dituztela eta torturak areagotu direla".
Plataformako eledunaren hitzetan, Zisjordanian 1.300 etxebizitza eraikitzeko plan bat dago, "kolonoen indarkeria areagotzen ari den une honetan".
Horiek horrela, Palestinarekin Elkartasuna elkartearen ustez, "garbiketa etniko bat" egitea da helburua, "eta horren guztiaren erantzukizuna Israelek eta AEBk dute "mendebaldeko agintarien konplizitate guztiarekin".
"Su-eten faltsu honek herri palestinarra jasaten ari den zigorra ezkutatu nahi du: sarraskiaren edo genozidio progresiboaren artean aukeratu behar izatea", berretsi dute.
Irakurketa publikoa
Bilbon, bestalde, Palestinaren aldeko Herritarren Kolektiboak Gazan hil dituzten 20.000 haurren izenak irakurri dituzte.
Kultura, zinema, kazetaritza eta literatura munduko pertsona ezagunek hartu dute parte 09:00etan hasi den ekitaldian, besteak beste, Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente ohiak eta Manuel Lezertua Ararteko ohiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.
Abeltzaintzarekin loturarik ez duen pertsona bat txerri gripearekin kutsatu da Katalunian
Birus horrek ez du kutsatutako pertsona horren osasunean eraginik izan, eta, beraz, ez du osasun publikoa arriskuan jarri. Kutsatuak gaixotasun kronikoak ditu, eta urtarrilaren 30ean, gaitza atzeman ziotenean, gripearen sintomekin zerikusirik ez zuten beste arrazoi batzuengatik joan zen ospitalera.
Gizon bat zauritu dute Arrasaten, suzko arma batekin
EITBk jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute. Zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute, Arrasatera.
Osasun Publikoak neurketak egiten jarraituko du Muskizen, prebentzio-neurriak bertan behera utzi ondoren
Petronorrek barkamena eskatu du, "gorabehera horrek eragindako eragozpenengatik". Azken orduetan egin diren neurketen emaitzek egiaztatu dute bentzeno-mailak murriztu eta egonkortu egin direla, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
Bentzenoa, gasolinan dagoen likido lurrunkorra, ez da arriskutsua, "esposizio luzeetan" izan ezik
Nestor Etxebarria EHUko Kimika Analitikoa Saileko irakasle eta ikertzailearen ustez, barruko espazio itxietan egoteko eta ateak eta leihoak itxita edukitzeko eman diren gomendioak "egokiak" dira. "Fokua kontrolatuta dagoen bitartean, ihesak luze irauteko arriskurik ez badago, ez da egoera kezkagarria", erantsi du.
Osakidetzako covid iraunkorraren unitateak 200 paziente baino gehiago artatu ditu lehen urtean
Sindrome honen ezaugarri nagusia da sintomek lehen infekzioaren ondoren gutxienez hiru hilabetez irautea. Muturreko nekea, arnasa hartzeko zailtasunak eta narriadura kognitiboa dira sintoma nagusiak