Armak enbargatzea eta Israelekin "harremanak etetea" eskatu dute 2000 pertsona inguruk Iruñean
Duela 78 urte Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Palestina banatu zueneko urteurrena dela eta, Israel Gazan egiten ari den sarraskiaren aurka, kolonialismoaren aurka eta herri palestinarraren alde mobilizatu dira berriro Iruñeko herritarrak.
2.000 pertsona inguruk hartu dute parte gaur eguerdian Iruñean, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren arabera, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israelekin "harremanak haustea" eskatzeko.
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak deitutako mobilizazioak Nazio Batuen Erakundeak Palestina bi estatutan banatzea erabaki zuen 181 ebazpenaren 78. urteurrenarekin bat egin du.
Manifestazioa eguerdian abiatu da Antoniutti parketik, joaldunak aurretik zirela. Zisjordaniako Hattah dantza taldeko kideek Palestinako bandera eraman dute eta Gazteluko plazan dantza erakustaldia egin dute mobilizazioaren amaieran. Duguna dantza taldearekin senidetzeko helburuz joan da taldea Iruñera, eta hainbat jardueratan parte hartuko du hurrengo egunetan.
Palestinar dantza taldeko ordezkariak Lakuntzan izango dira igande arratsaldean, Tuteran astelehenean eta Lizarran asteartean. Gainera, Burlatako Askatasuna institutuan ere izango dira.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Lidon Soriano Yala Nafarroako bozeramaileak azaldu du mobilizazio hau Europa mailako beste hiri batzuekin koordinatuta egin dela, "Israeli armak erabat eta guztiz enbargatzea eskatzeko berriz ere" eta herrialde honekiko harremanak "erabat haustea" eskatzeko, "genozida isolatuz bakarrik amaitu ahal izango dugulako genozidioa".
"Une erabakigarria" dela hau nabarmendu du. Izan ere, "Trump-Netanyahu ustezko bake akordioaren ondoren, jakin badakigu herritar batzuk desmobilizatu egin direla, benetan bake akordioa dela pentsatuta". Horren harira, adierazi duenez, "Israelek 300 aldiz baino gehiagotan urratu du su-etena, 268 pertsona hil ditu su-etena gauzatu behar zuela adierazi zuenetik, eta oraindik ez du laguntza humanitariorik sartzen utzi".
Zure interesekoa izan daiteke
Petronor Muskiz eta Abanto Zierbenako herritarrak "hiltzen" ari dela salatu dute ehunka lagunek
Bizkaiko bi udalerrietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean findegiko bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.