Heriotza Zigorraren aurkako mobilizazioak EAEko zazpi hiritan, zigor "krudel eta anker" horri amaiera emateko eskatzeko
Amnistia Internazionalak dio heriotza-zigorra "gainbeheran" dagoela, baina ezin dela "lasaitu", eta abolizio unibertsala eskau du. 1.518 pertsona exekutatu zituzten 15 herrialdetan 2024an. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Leioan, Portugaleten, Santurtzin eta Barakaldon eraikin esanguratsuak argiztatuko dituzte deialdiarekin bat eginez.
EAEko zazpi udalerrik bat egin dute igande honetan, Amnistia Internazionalek deituta, Heriotza Zigorraren aurkako "Bizitzaren aldeko hiriak" Nazioarteko Jardunaldiarekin, eta hiriko eraikin ezagunak argiztatuko dituzte "zigor krudel eta anker" honen kontra.
Gasteizen, udaletxea gorriz argiztatuko den lekuan, elkarretaratzea egin da 13:00etatik 14:30era Urrezko Zeledonen plazan. Bertan, txalapartak lagunduta, sinadurak bildu dira eta aurtengo kanpainaren manifestua irakurri dute.
Bilbon, Alde Zaharreko Yhon Jauregia argiztatuko da, 18:00etatik 20:30era. Eguerdian, manifestua irakurri dute eta heriotza-zigorraren aurkako performancea egin dute. 2024an munduan izandako exekuzioei buruzko informazioa zabaldu dute eta Bilboko Musika Kontserbatorioko ikasleen musika-emanaldia izan da.
Donostian, Amnistia Internazionaleko ekintzaileek elkarretaratzea egin dute, 12:00etan, udaletxearen aurrean, Alderdi-Ederren, eta, ondoren, heriotza-zigorraren aurkako mezua Santa Maria elizako harmailetara, Konstituzio plazara eta Gipuzkoa plazara eraman dute.
Portugaleten, Santurtzin, Barakaldon eta Leioan ere izan dira mobilizazioak. Iluntzean, Portugaleten Pando Aizia argiztatuko da; Santurtzin, Dorretxea, Barakaldon, Erlojuaren Dorrea eta Leioan, Sakoneta kiroldegiaren fatxada.
Itziar Medrano Amnistia Internazionaleko bozeramaileak Gasteizen gogorarazi duenez, nahiz eta Espainian "zorionez, heriotza-zigorrik ez dagoen", herrialde batzuetan "edozein gauzagatik hiltzen dute jendea". "Iran da horietako bat", esan du, "baina Txina eta Estatu Batuak ez dira atzean geratzen; Txina, batez ere", salatu du Medranok. Hala, gaurko mobilizazioek kontzientziazioan eta salaketan lagundu nahi dutela nabarmendu du: "Mundua alda daiteke, baina ez du bakarrik egingo, horregatik gaude hemen".
2024ean, azken hamarkadako exekuzioen kopuru altuena izan zen, Amnistia Internazionalaren Txosten Globalaren arabera. Gutxienez 1.518 pertsona exekutatu zituzten 15 herrialdetan, eta hori "Txinan, Vietnamen eta Ipar Korean hil ahal izan zituzten milaka pertsonen datuak jakin gabe, zenbaki horiek Estatu sekretua baitira oraindik lurralde horietan", ohartarazi du Medranok. Zenbaki horiek kontuan hartuta, % 32ko igoera izan zuten exekuzioek 2023ko datuekin alderatuta.
Amnistia Internazionalak azpimarratu du, zorionez, gaur egun 144 herrialdek indargabetu dute heriotza-zigorra beren legedietan edo praktikan, hau da, munduko herrialdeen bi heren baino gehiagok.
"Heriotza-zigorrak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean aldarrikatzen den bizitzeko eskubidea urratzen du, eta zigor krudel eta ankerra da", gaineratu du Medranok. Amaitzeko, exekuzioak erabat eteteko eta heriotza-zigorra mundu osoan indargabetzeko beharrezko pausoak emateko eskatu die mundu osoko gobernuei.
Zure interesekoa izan daiteke
Petronor Muskiz eta Abanto Zierbenako herritarrak "hiltzen" ari dela salatu dute ehunka lagunek
Bizkaiko bi udalerrietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean findegiko bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.