Albiste izango dira: HIESaren Munduko Eguna, Balenciaga ontziolak eta munduaren kontrola jokoan
Hauek dira astelehen honetako lerroburu nagusiak:
- HIESaren Munduko Eguna: Abenduaren 1ean HIESaren Munduko Eguna ospatzen da. Egun hori dela eta, elkarte eta erakundeek hainbat ekitaldi egingo dituzte Hego Euskal Herrian zehar. Azken datuen arabera, gaur egun 6.200 pertsonak jasotzen dute GIBaren aurkako tratamendua Euskadin. Urtero, 125 kasu berri inguru detektatzen dira EAEn.
- Balenciaga Ontziolak: Hilabete luzez lanean eta negoziatzen gogor aritu ostean, Astilleros Balenciaga ontziolaren eta bertako langileen jardueraren etorkizuna bermatuko duen salerosketa akordioa sinatu du Abu Dhabi Ports inbertsio taldeak.
- Munduaren kontrola, jokoan: Mundua Ukrainara eta Gazara begira dagoen bitartean, AEBk eta Txinak gerra isila dute planetaren nagusitasun komertzial, militar eta teknologikoagatik. Panamako kanala, Ormuzko itsasartea, Txinako Itsasoa, Ozeano Barearen hegoaldea eta Groenlandia dira bi potentziek gogokoen dituzten gune geografikoak, "mundua nork gobernatzen duen" argitzeko lasterketa batean.
Zure interesekoa izan daiteke
A-1 autobidea itxi dute dute Olaztin, Irungo noranzkoan, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz
Kamioia bidetik atera da, eta zama errepidean zabalduta geratu da. Ezbeharra 395. kilometroan gertatu da, Irungo noranzkoan. Trafiko-zirkulazioa NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu du, Ziordiako irteeratik. Gainera, hainbat kilometroko auto-ilarak daude autobia horretan bertan, Villabona parean, beste istripu baten ondorioz.
Irauregi eta Karrantza arteko tren-zirkulazioa eten dute, arazo tekniko batengatik
Intzidentziak Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineari eragiten dio, eta errepide bidezko garraio alternatiboa jarri dute.
Ehunka lagunek salatu dute Muskiz eta Abantoko herritarrak "hiltzen" ari dela Petronor
Bizkaiko bi herri horietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean izandako bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren. Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkiote, halakorik berriro gerta ez dadin.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.