Itzalaldi kasuan mugikorrek gutxienez 4 orduz funtzionatzea legez bermatu nahi du Espainiako Gobernuak
Arau-proiektu honen helburuak dira telekomunikazioen sektoreko segurtasun-neurriak indartzea, halako gertakariek erabiltzaileen segurtasunean duten eragina saihestea edo murriztea eta komunikazioak ahalik eta lasterren berreskuratzea. Operadoreek legez bermatu beharko dute "lehen mailako" azpiegituren eraginkortasuna gutxienez 24 orduz, eta 12 ordukoa "tarteko mailakoen" kasuan; operadoreek eurek egingo dute sailkapen hori.
Emakume bat mugorrarekin Madrilgo metroaren planoa argitzen, apirileko itzalaldi masiboan. Argazkia: Europa Press.
Telekomunikazio-operadoreek gutxienez lau orduko telefonia mugikorreko zerbitzua bermatu beharko diete herritarren % 85i, itzalaldia gertatuz gero, sareen segurtasunari eta erresilientziari buruzko errege-dekretuaren arabera. Zirriborroa astearte honetan atera da jendaurrean.
Errege dekretu hori onartuz gero, operadoreek legez bermatu beharko dute "lehen mailako" azpiegituren eraginkortasuna gutxienez 24 orduz, eta 12 ordukoa "tarteko mailakoen" kasuan, Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikorako Ministerioak astearte honetan jakinarazi duenez.
Zirriborroan ez da zehazten zein diren lehen mailako eta tarteko azpiegitura horiek, izan ere operadoreek eurek egingo dute sailkapena. Era berean, arriskuen azterketa eta plan espezifikoak diseinatu beharko dituzte egin beharko duten segurtasun-plan batean.
Arau horrek azpiegitura digitalen operadoreei ere eragingo die, hala nola itsaspeko kableei, satelite sistemei, datu zentroei eta Interneteko truke puntuei, baldin eta milioi erdi erabiltzaile edo 50 milioi sarrera baino gehiago badituzte. Gutxieneko horrek telekomunikazio-operadoreei ere eragiten die.
Arau-proiektu honen helburuak dira telekomunikazioen sektoreko segurtasun-neurriak indartzea, halako gertakariek erabiltzaileen segurtasunean duten eragina saihestea edo murriztea eta komunikazioak ahalik eta lasterren berreskuratzea.
Ekimena hainbat gertakariren ondoren jarri da martxan, covid-19a, La Palamako erupzio bolkanikoa edo Valentziako DANA, besteak beste.
Gertakari-osteko abisua, gehienez ere ordubetera
Arau-proiektuak, era berean, 112ko zentroei eta alerta publikoei zuzendutako larrialdi-komunikazioen eraginkortasuna eta jarraitutasuna indartzean jartzen du fokua. Zentro horiek, bai eta konektagarritasuna ematen dieten operadoreek ere, segurtasun-planak egin eta aurkeztu behar dituzte.
Ahalik eta denbora laburrenean informazio fidagarria izateko, intzidenteak jakinarazteko betebeharrak indartuko dira. Hala, aurreikusten da Telekomunikazioen Estatu Idazkaritza jakinaren gainean jarri beharko dela, gertaera hasi eta gehienez ere ordubetera, aldizkako bitarteko jakinarazpen bat ere bidali beharko da, bai eta gorabehera amaitzen deneko jakinarazpen bat ere; ondoren, gainera, txosten xehatu bat helarazi beharko zaio Idazkaritzari, gertakariaren arrazoiak, inpaktua, hartutako neurriak eta ikasitako ikasgaiak biltzeko.
Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritza izango da betebeharrak betetzen direla gainbegiratzeko eta organismo nazionalekin, autonomia-erkidegoekin eta Europako eta nazioarteko erakundeekin koordinatzeko agintaritza eskuduna.
Testuak komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen segurtasuna eta erresilientzia koordinatzeko mahaia sortzea aurreikusten du. Mahai hori eztabaidarako eta elkarrizketarako foroa izango da, eta inplikatutako guztiak harremanetan jartzeko eta simulazioak egiteko aukera emango du.
Entzunaldi publikoan da dokumentua, astearte honetatik urtarrilaren 8ra bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Verter Recycling enpresak ez du Zaldibarko zabortegian beste istripurik saihesteko inolako neurririk hartu
Hala egiaztatu du Jasangarritasun Sailak EH Bilduren eskariz egindako txosten batek. 29 arau-hauste jaso ditu ikerketak, eta luiziak sortzeko arriskua dagoela ohartarazi du.
Nicholas Nixonen argazkigintzaren bost hamarkada zuri-beltzean, Bilbon
Rekalde Aretoak Nicholas Nixon argazkilari ospetsuaren atzera begirako erakusketa aurkeztu du. Nixon bera, bere alabarekin batera, aurkezpenera joan da. Erakusketak ia 200 irudi biltzen ditu zuri-beltzean, argazkilariaren bost hamarkada biltzen dituztenak. Irudi horietatik hamar lehenengo aldiz aurkezten dira.
Udalekuak programak inoiz baino plaza gehiago eskainiko ditu aurten Euskadin: 4.289
Kanpaina 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta zazpi eguneko txandetan parte hartuko dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean. Eskaintza osotik, 4.004 plaza euskarazko udalekuetarako izango dira, eta 285, berriz, modalitate elebidunerako.
Kamioi batek Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren zati bat bota du
Hondakinak biltzeko kamioi bat maniobra egiten ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearen ondorioz, hormaren zati bat eta hesi bat behera etorri dira. Zorionez, inor ez da zauritu.
TAOa Zorrotzaurrera iritsiko da
Martxoaren 16an sartuko da indarrean, eta bertako bizilagunek dagoeneko eska dezakete egoiliarren txartela.
Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan
Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.
Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare bat jarri du martxan, sukaldeetan historikoki egin izan duten lana proiektatu eta aitortzeko
Sukaldeak emakumeak historikoki okupatutako espazioak izan dira, baina, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera heldu denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira. Hori salatu dute BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioa osatzen duten emakume sukaldariek lehen aldiz egin duten agerraldian, gaur.
Badabiltza Santander-Bilbo arteko trenak, kable-larpurreta baten ondorioz zerbitzua etenda egon ostean
Adifen arabera, gorabehera konpondu da eta zirkulazioa berrezarri da. Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineako trenak pixkanaka ibiliko dira berriro ohiko maiztasunez.
Osakidetzak SMSak bidaliko dizkie herritarrei, WhatsApp bidez komunikazioak bidaltzeko baimena eskatzeko
Osakidetzaren webgune ofizialaren bidez eta 945 00 65 00 telefonora deituta ere eman daiteke baimena.
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian
Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren.