A-63 autobidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkenean ostegun gauean itxiko dute Biriatuko ordainlekua, A-63 errepideko obrak direla eta

Hasiera batean, gaur gauean itxi behar zuten, baina atzeratzea erabaki dute, iragarpen meteorologikoa dela eta. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailu eta kamioiak Irunen atera beharko dira.

Biriatu
Artxiboko irudia

Azkenean Biriatuko ordainlekua ostegun gauean egongo da itxita, bidea berritzeko A-63 errepidean lanak egin behar dituztela eta, Irun eta Donibane Lohizune artean. 21:00etan itxiko dute, eta ostiral goizeko 06:00etan zabalduko dute.

Hasiera batean, gaur gauean itxi behar zuten, baina iragarpen meteorologikoa dela eta, atzeratzea erabaki dute. Hala jakinarazi diote gaur arratsaldean Frantziako trafiko-arduradunek Eusko Jaurlaritzari. 

Segurtasun Sailak adierazi duenez, AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen autoak eta kamioiak Irunen atera beharko dira, N-121-A errepidetik Baionarako noranzkoa hartu, D810 errepidean sartu, eta, ondoren, A-63 errepidera iritsi ahal izango dira, Donibane Lohizunen.

Jaurlaritzak unean-unean emango du gorabehera horren berri, Trafikoa Kudeatzeko Euskadiko Zentroak koordinatzen dituen informazio panelen bitartez, bai eta trafikoa.euskadi.eus webgunearen, sare sozialen eta 011 telefonoaren bidez (24 orduko arreta) ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X