Gasteizko Askabide klinikaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 21 pertsonak absolbitu egin dituzte
Abortuaren aurkako elkarretaratzeetan parte hartu zuten pertsonak absolbitu egin ditu Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak, koakzio deliturik egin ez zelakoan, ez zutelako sekula "indarkeriaz jokatu" biktima posibleen aurka.
Gasteizko Askabide klinikaren aurrean abortuaren aurkako kontzentrazioak egiteagatik epaitutako 21 pertsonak absolbitu egin ditu Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak. Epaileak ebatzi duenez, ez zen koakzio deliturik egon, ez zutelako sekula "indarkeriaz jokatu" biktima posibleen aurka.
Epailearen ustez, epaiketan zehar jasotako frogak aztertuta, "erabat baztertzekoa da akusatuek inolako jazarpenik egin izana".
Epaiaren arabera, "elkarretaratze horietan otoiz egiten zuten, eta laguntza-eskaintzak egin zituzten", besterik gabe.
Era berean, epaiak adierazten duenez, "ez dago jasota inori aurre egin zaionik, errietarik egin zaionik edo eraso egin zaionik, ezta giza kateak eratu zirenik ere, emakumeei edo langileei igarotzea galarazi edo klinikako hornigaiak sartzea eragotzi zenik ere, ezta manifestariek mehatxuzko keinuak edo aldarriak bota dituztenik".
Epaia ez da irmoa, eta Arabako Probintzia Auzitegian errekurritu daiteke.
"Bizia aukera"
Elkarretaratze horiek 2022ko irailaren 28 eta azaroaren 4aren artean izan ziren, Askabide klinikaren aurrean, Gasteizko Errioxa kalean. Orduan, zentroko zuzendaritzak kasuak salatu zituen Ertzaintzaren aurrean, eta 21 pertsona identifikatu zituen.
Fiskaltzaren ustez, koakzio delitua izan zen, eta bost hilabeteko espetxe-zigorra eskatu zuen 21 akusatuentzat, haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea eta klinikako langileen jarduera oztopatzeagatik. Hala ere, zigor alternatibo gisa proposatu zuen gizarte-lanak egitea 100 egunez, eta klinikara hurbiltzeko debekua, hiru urtez.
Zure interesekoa izan daiteke
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.
Uda beteko tenperaturak astea hasteko : gaur 30 graduak gaindituko dira aste erdian udazken giroari bide eman aurretik
Nafarroako hainbat tokitan, Iruñean eta Erriberan kasu, termometroak 35 graduraino iritsiko dira gaur. Bihar goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera.
Normandiako Lehorreratzetik Markinara: Abelek Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat du egurra garraiatzeko
Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat dabil Markina-Xemeingo mendietan. Abel Ibarluzea jabeak egurra garraiatzeko eta beste baserriko beste zenbait lanetarako erabiltzen du. Garai batean, Euskal Herrian ohikoa zen AEBko armadaren gerra-ibilgailu hauek ikustea. Gaur egun, Abelena da geratzen den bakarrenetako bat.
Gizon bat hil da Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean izandako zirkulazio istripu batean
61 urteko gizonak furgonetarekin izan zuen istripua atzo gauean, zerbitzugune baten barruan.