Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak izan dira goizean Villabonan, Irunerako noranzkoan, N-1 errepidean istripua izan da eta

Lau ibilgailuk istripua izan dute, 09:00ak jo barik zeudela, eta errepidearen ezkerreko erreia itxi behar izan dute. 7 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, nahiz eta 09:40ak aldera amaitu diren. 

N-1 errepidean, Villabonan, hainbat ibilgailuk istripua izan dute, eta auto-ilarak sortu dira Irunerako noranzkoan. 

09:00ak baino lehentxeago, lau ibilgailuk elkar jo dute, eta zirkulazioa eten behar izan dute bide horretako ezkerreko erreian. 

09:15ean 7 kilometrokoak ziren auto-ilarak, baina Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:40rako ez zegoen pilaketarik. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X