BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, faltsututako Athleticen 2.070 kamiseta izateagatik

Atzemandako materialak 132.000 euroko balioa izango luke merkatuan, Bizkaiko Guardia Zibilak egindako kalkuluen arabera. Atxilotuari jabego industrialaren aurkako delituak egitea leporatzen diote. 

camisetas falsas athletic
18:00 - 20:00

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin (Bizkaia), Athletic Cluben faltsututako 2.070 kirol-ekipazio atzeman diote eta. Atxilotuari jabego industrialaren aurkako delituak egitea leporatzen diote. 

Bizkaiko Guardia Zibilak burutu du operazioa, mezularitza enpresa baten bidez bidalitako pakete "susmagarri" bat identifikatu eta gero. Aipaturiko bidalketak agenteen arreta piztu zuen "bolumena, jatorria eta aitortutako ezaugarriak" zirela eta. 

Bidalketa pasa den urrian atzeman zuten, eta lehen ikuskapenetan agenteek egiaztatu zuten jantziak ez zirela ez klubaren banatzailearenak eta ezta baimendutako fabrikatzaileenak ere. 

Hori dela eta, materialaren hartzailea identifikatu eta atxilotu egin zuten, jabego industrialaren aurkako delituak leporatuta. 

Aipaturiko materialak 132.000 euroko balioa izango luke merkatuan, Bizkaiko Guardia Zibilak egindako kalkuluen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X