DIETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BiomaGUNEk ohartarazi du aspartamoa "kaltegarria" izan daitekeela bihotzerako eta garunerako

Aspartamoa pisua galtzen lagun dezakeen edulkoratzaile artifiziala da, baina azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da.

Diseño sin título - 1

Aspartamoak gorputzeko gantza murrizten du, baina "bihotzerako eta garunerako kaltegarria izan daiteke", CIC biomaGUNE ikerketa zentroak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak saguekin egindako ikerketa baten arabera.

Irati Aiestaran ikertzaileak egin du ikerketa, CIC biomaGUNEko Jesús Ruiz Cabello eta IIS Biogipuzkoako Ian J. Holt irakasleen zuzendaritzapean. Ikerketan, aspartamoa epe luzez kontsitzeak dituen ondorioak ebaluatu dira, saguak aztertuta, eta gizakientzat gomendatutako eguneko gehienekoa seiren baten dosi baliokidea hartu dute, urtebetez. 

Azterlanean ondorioztatu dutenez, "aspartamoak gantz-biltegiak % 20 murrizten ditu saguetan, baina bihotz-hipertrofia eta errendimendu kognitiboaren murrizketaren kontura egiten du".

Azterlanak erakusten duenez, edulkoratzaile artifizial hori luzaroan hartzeak "kaltegarria izan daiteke, baita dosi txikietan kontsumituta ere. Horrek iradokitzen du egungo kontsumo-jarraibideak berrikusi egin behar direla".

Lehen aldiz aztertu dira urtebetean aspartamoa hartzeak izan ditzakeen ondorioak, eta "luzaroan kontsumitzeak dakartzan ondorioei buruzko ezagutza-hutsune handiak konpontzeko lagungarria izan da".

Ikerketa honetan, "orain arte deskribatu gabeko efektuak ikusi dituzte, azterketaren konplexutasuna eta iraupena direla eta".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X