INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume batek sexu erasoa egin diotela salatu du Eibarren

Erasoa igandean gertatu zen, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du. Oraingoz ez dute atxiloketarik egin. 

Emakume batek salatu du sexu erasoa egin diotela Eibarren (Gipuzkoa), eta gertakariak ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturrion arabera, erasoa atzo, igandearekin, gertatu zen. Biktimak ukituak egin zizkiotela adierazi du aurkeztutako salaketan. 

Segurtasun Sailaren arabera, ikerketa abian dago, eta oraingoz ez dute atxiloketarik egin.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X