Pertsona bat hil da Cabanillasen, Errege Bardean, quad batekin istripua izanda
64 urteko gizonezkoa da hildakoa. Gidatzen ari zen quad-a irauli da, ikertzen ari diren arrazoiengatik, eta azpian harrapatuta geldiut da.
64 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Cabanillasen, Bardenako bidean, quad batekin istripua izanda.
SOS Nafarroak 17:51ean jaso du abisua. Tuterako suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat, Fustiñanako mediku talde bat eta Foruzaingoaren Tuterako polizia-etxeko patruilak bertaratu dira istripua izandako lekura.
Ezbeharra Bardeako Bidea izeneko pista batean gertatu da. Quad bat irauli egin da eta gidaria azpian harrapatuta geratu da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin bizia salbatzeko.
Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoko Argiketen Brigadako kideak ezbeharraren arrazoiak ikertzen eta eginbideak bideratzen ari dira.