Emakume bat hil da trenak harrapatuta, Gasteizko geltokiaren inguruan
Ezbeharra 14:30ak aldera gertatu da, eta, ondorioz, ordu eta erdiz trenbideko zirkulazioa eten behar izan dute.
Emakume bat hil da astearte honetan trenak harrapatuta, Gasteizko Renferen geltokiaren inguruan, Senda Pasealekuaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 14:30ak aldera gertatu da, eta, ondorioz, ordu eta erdiz trenbideko zirkulazioa eten behar izan dute. Adif trenbide azpiegituren administratzaileak bere sare sozialen bidez jakinarazi duenez, "pertsona batek istripua izan du baimendu gabeko pasagune batean".
Bestalde, Renfek jakinarazi duenez, "pertsona bat baimenik gabeko pasagune batean harrapatuta geratu da" eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan dute; izan ere, 15:50erako berrezarri dute, baina abiadura muga ezarri dute. Hori dela eta, atzerapenak egon dira.
Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira, eta gertakaria argitzeko ikerketa abiatu dute. Gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eramango dute, autopsia egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da