Hilketa matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epailearen aurrera eraman dute Barakaldon emakume bat hiltzeagatik atxilotutako gizona

27 urteko gizona Getxoko epaitegian deklaratzen ari da. Akusatua eta biktima lankideak ziren.

Barakaldoko 54 urteko emakumearen hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotu zuten 27 urteko gizona epailearen aurrera eraman du Ertzaintzak asteazken honetan, Segurtasun Saileko iturriek adierazi dutenez. Epailearen aurrean deklaratzen ari da uneotan, Getxoko epaitegian.

Gizona igande gauean atxilotu zuten Josune izeneko emakumearen hilketarekin lotuta. Biak lankideak ziren eta, EITBk jakin ahal izan duenez, enpresaren Gabonetako afarian izan ziren.

Biktimaren alabek igande goizeko 11:30ak aldera eman zioten abisua Ertzaintzari. Barakaldoko Sociedad Santa Ageda kaleko etxebizitzan amaren gorpua aurkitu zutela jakinarazi zuten.

Larrialdi zerbitzuak, ertzaintzako agenteak eta epaitegiko lantaldea bertaratu ziren eta emakumearen heriotza baieztatu zuten. Autopsiak emakumearen heriotza bortitza izan zela argitu zuen.

Barakaldoko Udalak eta hainbat elkartek elkarretaratzeak egin dituzte hilketa gaitzesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X