Albiste izango da: Olentzero eta Mari Domingiren gaua, Uvesco euskal inbertsoreen esku eta elkarretaratzeak Barakaldon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Mari Domingi eta Olentzero. Artxiboko argazkia.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Olentzero eta Mari Domingiren gaua: Bilboko kaleeetatik ibili ostean, bikotea gaur gauena itzuliko da Euskal Herriko kaleetara. Olentzerok eta Mari Domingik ilusioa banatuko dute, beste behin, gabon gaua.
- Uvesco, euskal inbertsoreen esku: Uvesco erosteko akordioa sinatu dute bart euskal partzuergoak eta PAI Partners funtsak. Uvesco, beraz, euskal inbertsoreen esku geratuko da berriz, 700 milioi euroren truke.
- Elkarretaratzeak Barakaldon: Udalerriko kaleak bete egin ziren atzo, 52 urteko emakume baten hilketa matxista salatzeko. Zehazki, bi izan ziren egindako protestak: lehena, Udalak berak antolatutakoa, eta, bigarrena, Argitan elkarte feministak antolatutakoa.