GARRAIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behe-lainoak zaildu egin du aireko trafikoa Loiun, eta sei hegaldi desbideratu dituzte

Bost hegaldi Santanderrera desbideratu dituzte, Loiu-Barajas konexio bat bertan behera geratu da, eta atzerapenak izan dira beste hiru hegalditan.

Niebla en Loiu
18:00 - 20:00

Behe-lainoak zaildu egin du aireko zirkulazioa Loiuko aireportuan (Bizkaia), eta sei hegaldi desbideratu dituzte gaur goizean.

Beste aireportu batzuetara desbideratu behar izan dituzte Loiu helmuga zuten hegaldi hauek: Madril (06:35), Palma (06:51), Bartzelona (07:00), Madril (07:27), Bartzelona (08:35) eta Istanbul (08:51). Azken hori Barajasera desbideratu dute; gainerakoak, berriz, Santanderrera.

Horrez gain, atzerapenak izan dira hirutan, eta Madrilera abiatu behar zen bat ez da Loiura iritsi, eta Santanderren geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X