Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lantarongo industrialdean bildutako 19 gidari zigortu ditu Ertzaintzak, abiadura handian gidatzeagatik

Ertzaintzak 44 ibilgailu eta 70 pertsona ere identifikatu ditu, igande goizaldeko 01:30ak aldera.

Gasteizko ertzain-etxeko agenteak eta Arabako Trafikoko Lurralde Unitatekoak Lantarongo industrialdera joan dira goizaldean, bertan 200 ibilgailu baino gehiago bildu direla jakin dutenean. Operatiboan 44 ibilgailu eta 70 pertsona identifikatu dituzte, eta 19 gidari zigortu.

Gaur, igandea, goizaldeko 01:30 pasata, Ertzaintzari Lantarongo industrialdera joateko eskatu diote, 200 ibilgailu baino gehiago bildu direlako bertan, eta ibilgailu horietako batzuk abiadura handian zihoazelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X