Lau pertsona atxilotu dituzte Erriberagoitian, hainbat lapurreta egin eta trafiko-istripua izan ostean
Bi gizon eta bi emakume atxilotu ditu Ertzaintzak, eta beste bi pertsonaren bila dabil. Indarra erabiliz hainbat sakelako berri, kutxa erregistratzaile bat eta auto bat ostea egotzi diete.
Kantabrian indarrez egindako hainbat lapurreta argitu eta ustezko sei egileetatik lau atxilotu ditu Ertzaintzak Erriberagoitian (Araba) ostiralean izandako trafiko-istripu bati esker.
Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, gertakariak ostiraleko 07:24an jazo ziren, AP-68 autobidean, Arabako udalerri horren parean. Auto batek ezbeharra izan zuen, eta bertan zihoazen bi lagunek ihes egin zuten, autoa bertan utzita.
Bertaratutako agenteek egiaztatu zutenez, autoa indarrez abiarazita zegoen, eta ibilgailuaren barruan hainbat mugikor berri zeuden. Gerora jakin zutenez, Kantabriako denda batean ebatsi zituzten bezperan.
Handik gutxira, abiada bizian zihoan auto bat atzeman zuten agenteek, Hereña parean. Sei pertsona zihoazen barruan, aurretik istripuan nahasitako biak jaso ostean. Ertzainek ibilgailua geldiarazi zuten, eta bidaiariak jaitsarazi zituzten. Lapurrek kutxa erregistratzaile bat bota zuten sastraka batzuetara.
Agenteek lau pertsona atxilotu zituzten, 30 eta 61 urte bitarteko bi gizon eta bi emakume. Beste biek ihes egin zuten. Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten, epaile aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Ertzaintzak gerora jakin duenez, bi iheslariek beste istripu bat izan, eta autoa abandonatuta utzi dute. Horien bila dabiltza oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.