BALANTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ituneko neurrien ia erdia 2026an ezarriko direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak

Alberto Martinez buru duen Sailak nabarmendu du, datorren urtea gako izango dela Itunean adostutako neurriak garatzeko. 

Osasun Itunaren mahaiaren bilera bat.
Osasun Itunaren mahaiaren azken bileraren irudia. Artxiboko argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskal Osasun Itunaren balantzea egin nahi izan du gaur, eragileek definitutako 24 ildo estrategiko  onartu zirenetik sei hilabete igaro direnean. Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu duenez, adostutako ekimen guztien % 44 (332tik 171) hurrengo urtean garatuko dira; hala, 2026a gako izango da ituna gauzatzeko orduan.

Martinezek azaldu du aurrerapauso handiak egin dituztela ondoko arloetan: onkologia, gaixotasun kardiobaskularrak, kronikotasuna eta osasunaren digitalizazioa. Hain justu, arlo horietako neurriak daude garatuen. Herritarren arretaren esparruan, ERANTZUNAK plataforma jarri da martxan, eta 2026rako WhatsApp kanal bat irekitzea aurreikusi dute, Osakidetzaren eta herritarren arteko komunikazio zuzena ahalbideratzeko. 

Teknologiaren alorrean,  prozesuak eta emaitzak optimizatzeko adimen artifiziala eta automatizazioa baliatzea adostu zuten eragileek. Horren ildoan, hasi dira horiek aplikatzeko asistentzia-arloak identifikatzen, eta profil profesional berriak birdefinitzeari eta sartzeari ekingo diete gero. 

Antolamenduaren ikuspegitik, Osakidetzak bi zuzendariordetza berri izango ditu: bata, osasun mentalarekin eta eremu soziosanitarioarekin lotuta, eta bestea, proiektu estrategikoekin eta komunikazioarekin lotuta. Gainera, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetzak izena aldatuko du, eta hizkuntza-politika hartuko du bere gain. 

Bada gehiago: Lehen Mailako Arretako taldeetan psikologo sanitarioak sartuko dituzte, eta HAURSARE proiektua jarriko dute martxan. Ekimen horrek adingabeen kronikotasunari eta  gaixotasun larriak edo terminalak dituzten adingabeen zaintza integralari erantzuna emango dio. 

Urtarriletik aurrera, informazio eta partaidetza tailerrak egingo dituzte Osakidetzako ESIetan, hartara, osasunaren arloko profesionalek proposamenak egin ahalko dituzte. Alberto Martinez sailburuaren iritzian,  Itunak "aro berri baten hasiera ezarriko du Euskadiko pertsona guztien osasuna ulertu, kudeatu eta zaintzeko moduan”.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X