Osasun Ituneko neurrien ia erdia 2026an ezarriko direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak
Alberto Martinez buru duen Sailak nabarmendu du, datorren urtea gako izango dela Itunean adostutako neurriak garatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskal Osasun Itunaren balantzea egin nahi izan du gaur, eragileek definitutako 24 ildo estrategiko onartu zirenetik sei hilabete igaro direnean. Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu duenez, adostutako ekimen guztien % 44 (332tik 171) hurrengo urtean garatuko dira; hala, 2026a gako izango da ituna gauzatzeko orduan.
Martinezek azaldu du aurrerapauso handiak egin dituztela ondoko arloetan: onkologia, gaixotasun kardiobaskularrak, kronikotasuna eta osasunaren digitalizazioa. Hain justu, arlo horietako neurriak daude garatuen. Herritarren arretaren esparruan, ERANTZUNAK plataforma jarri da martxan, eta 2026rako WhatsApp kanal bat irekitzea aurreikusi dute, Osakidetzaren eta herritarren arteko komunikazio zuzena ahalbideratzeko.
Teknologiaren alorrean, prozesuak eta emaitzak optimizatzeko adimen artifiziala eta automatizazioa baliatzea adostu zuten eragileek. Horren ildoan, hasi dira horiek aplikatzeko asistentzia-arloak identifikatzen, eta profil profesional berriak birdefinitzeari eta sartzeari ekingo diete gero.
Antolamenduaren ikuspegitik, Osakidetzak bi zuzendariordetza berri izango ditu: bata, osasun mentalarekin eta eremu soziosanitarioarekin lotuta, eta bestea, proiektu estrategikoekin eta komunikazioarekin lotuta. Gainera, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetzak izena aldatuko du, eta hizkuntza-politika hartuko du bere gain.
Bada gehiago: Lehen Mailako Arretako taldeetan psikologo sanitarioak sartuko dituzte, eta HAURSARE proiektua jarriko dute martxan. Ekimen horrek adingabeen kronikotasunari eta gaixotasun larriak edo terminalak dituzten adingabeen zaintza integralari erantzuna emango dio.
Urtarriletik aurrera, informazio eta partaidetza tailerrak egingo dituzte Osakidetzako ESIetan, hartara, osasunaren arloko profesionalek proposamenak egin ahalko dituzte. Alberto Martinez sailburuaren iritzian, Itunak "aro berri baten hasiera ezarriko du Euskadiko pertsona guztien osasuna ulertu, kudeatu eta zaintzeko moduan”.
Zure interesekoa izan daiteke
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.