Harrapatze-saiakera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Lezon, eztabaida baten ondoren  establezimendu bateko langilea harrapatzen saiatzeagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun gauerdia pasata deia jaso zuen Ertzaintzak, lokalera joateako eskatuz. Izan ere, gizon bat hiru aldiz saiatu zen establezimenduko langileetako bat autoarekin harrapatzen, lokalaren kanpoaldean. Antza, horren aurretik liskarra izan zuten biek eta langileak bota egin zuen atxilotutako gizona.

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Lezon (Gipuzkoa), ostalaritza-lokal bateko langile batekin liskarra izan ondoren hura autoarekin harrapatzen saiatzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun gauerdia pasata deia jaso zuen Ertzaintzak, lokalera joateako eskatuz. Izan ere, gizon bat hiru aldiz saiatu zen establezimenduko langileetako bat autoarekin harrapatzen, lokalaren kanpoaldean. Antza, horren aurretik liskarra izan zuten biek eta langileak bota egin zuen atxilotutako gizona.

Handik gutxira, Ertzaintzako agenteek GI-636 errepidetik zihoala geldiarazi zuten auto susmagarria, eta, pertsona hori harrapaketa-saiakeraren ustezko egilea zela egiaztatu ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten.

Atxilotua, 38 urteko gizon bat, epailearen esku utzi dute ostiral honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X