Araba, 2026ko abuztuko eguzki-eklipsea ikusteko Euskadiko lurralde pribilegiatua
Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dela eklipse osorik ikusten eta datorren abuzturen 12koan Araba izango da lurralde pribilegiatuena, lurralde osoan ikusgai izango baita fenomeno astronomiko berezia. Hala ere, eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzi-muga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharbada ezkutatua egongo delako ordurako.
Datorren abuztuaren 12an Iberiar penintsularen zati bat zeharkatuko du eguzki-eklipse oso batek A Coruñatik hasi eta Palmara. Tartean Euskal Herritik pasako da eta Araba izango da eklipsea oso-osorik ikusiko den lurralde bakarra, Araba osoan izango da, gainera, ikusgai.
Ehun urte baino gehiago dira Euskal Herrian halako fenomenorik ez dela gertatzen.
Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia saileko kideak azaldu duenez, Bizkaian, Bilbotik ekialdera partziala izango da eta Bizkaia mendebaldean osoa. Gipuzkoan, aldiz, Arrasate aldera joan beharko da eklipsea osotasunean ikusi ahal izateko. Donostian, esaterako, % 99.8 'soilik' estaliko du, "eta ez dago gaizki baina ez da osoa izango". Bere esanetan, "desberdintasuna izango da ez dela zerua erabat ilunduko eta ez dela eguzki-koroa ikusi ahal izango, oso oso gertu egonda ere".
Eklipse osoaren unean iluntasuna erabatekoa izango da, eguna gau bihurtuko da eta orduan kendu ahal izango dira eklipsea behatzeko betaurreko bereziak, eguzki-koroaren unea ikusteko, bai eta inguruan egon daitezkeen izar eta planetak ere; Jupiter, esaterako.
Baina ilargia eguzki-diskotik mugitzen den unean jantzi egin beharko dira atzera betaurrekoak eklipsearen amaiera ikusi ahal izateko.
Abuztuaren 12ko fenomeno Islandiatik gertu hasiko da eta Atlantiko iparretik hegoaldera zeharkatu ostean iberiar penintsulan amaituko da. "Hau da munduan lurra ukituko duen puntu bakarra, eta horrek egiten du guretzat horren berezi izatea", dio Garciak.
"Eklipsearen amaiera iritsiko zaigu eta, horregatik, oso laburra izango da. Gaztela eta Leon inguruan iraungo du gehien, minutu eta 40 segundo inguru, baina Euskadin minutu erdi baino ez du iraungo eklipse osoak", iragarri du.
Garciak azaldu duenez eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzi-muga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharbada ezkutatua egongo delako ordurako.
Jakinik abuztuan Euskal Herriko leku askotan zeruak hodeitsu egoten direla eta eklipsea lurralde osoan ikusgai ez egoteak, pentsa liteke Garciaren ustez, halako fenomenoetan espezializatutako turismoak penintsulako beste leku batzuk aukeratuko dituela behaketarako, zeintzuetan Garciak dioenez, "urtebete baino gehiago da hoteletako gela guztiak agortuak daudela".
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru pertsona zauritu dira eta errepidea itxita dago Artatzan, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak daude istripua gertatu den lekuan.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Bikotearen lau seme-alabek eta bizilagun batek lortu dute erasoa gelditzea.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.